Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Iraurgi ikastetxeak Bohechio laguntzeko proiektua aurkeztuko du aste honetan

'Elkartasun astea' ospatuko du Azpeitiko herriak

Dominikar Errepublikako herriko haurren elikadura eta hezkuntza hobetu nahi dituzte ekimenaren bidez

Atzo arratsaldean Iraurgi ikastetxeak Betharram aretoan egindako aurkezpena.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Dominikar Errepublikako Bohechio herrialdean aurrera daraman solidaritate proiektua jendaurrean aurkezteko, Azpeitiko Iraurgi ikastetxeak Elkartasun Astea antolatu du. Ostirala bitartean ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango da ikastetxeak prestatutako Begirada baten atzean, mundu bat aurkitu! egitasmoaren baitan.

"Iraurgik proiektu finko bat nahi zuen honi laguntza emateko eta Jesusen Alabaren fundazio batekin jarri ginen harremanetan. Erakundeak bultzatzen zituen proiektu guztiak aurkeztu zizkigun eta Bohechio herrialdekoa aukeratu genuen, proiektu handia eta aurrekontu handikoa zelako. Gainera, bertako haurren hobekuntza bilatzen da eta ikasleak identifikatuta sentitzeko erraztasuna ematen zuela pentsatu genuen", adierazi zuen Iraurgiko orientatzaile eta proiektuaren arduradunetako bat den Leire Aranburuk.

Iraurgi ikastetxea 2006-2007 ikasturtean hasi zen Bohechio herriari laguntzen eta proiektuaren helburu nagusia haurren elikadura eta hezkuntza programak hobetzea dira. Honela, Aranburuk aurreratu zuenez, haur eta amentzako heziketa programak egingo dituzte herriko garapen orokorra susta-tzeko.

"Orain arte gauzak hobetu dira: ura kanalizatu da, ura depuratzeko pastillak banatu dira eta bitaminak eman zaizkie, besteak beste. Hala ere, gauza asko dago egiteko oraindik, herrialde txiroa da oso, Haitirekin mugan dago eta nekazaritzatik bizi da batik bat. Eguraldia dela eta, ordea, gorabehera handiak izaten dira eta duten elikadura ez da hoberena, haurren heriotza tasa ere altua da", gaineratu zuen proiektuko arduradunak.

Herriari zabalduta Aste guztian zehar ekitaldi desberdinak izango dira eta argazki erakusketa bat ere bai. "Antolatutako ekintza guztiak herriari zabalik egingo dira, izan ere, herri mailan laguntza asko eman dute proiektua aurrera eramateko, baina ezezaguna da bertan egiten den lana eta bertako egoera gertuagotik ezagutzeko aukera izango dute parte hartzen duten pertsonek", esan zuen Aranburuk.

Atzo arratsaldean zabaldu zuten Betharram aretoan ostirala bitartean 17.30etik 20.00etara bisitatu ahal izango den argazki erakusketa. Gaur, 19.00etan, Elkartasunaren aurpegia Dominikar Errepublikan hitzaldia eskainiko dute, bihar Iraurgiko ikasleek musika eta dan-tza elkartasun emanaldia eskainiko dute 19.00etatik aurrera, ostegunean afari solidarioa egingo dute eta ostiralean, berriz, aste berezia amaituko dute.

Ekitaldi guztiak Betharram aretoan egingo dituzte eta osteguneko afarira joan nahi duten pertsona guztiek erakusketan eman beharko dute izena.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Argazki erakusketa ostirala bitartean ikusi ahal izango da Betharram aretoan 17.30etik 20.00etara
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |