|

villabona. Villabonako Udaleko Euskara Zerbitzuak Amodiozko Gutunen Lehiaketa martxan jarri du. Maiatzaren 5ean bukatuko da lanak aurkezteko epea.
Bertan parte hartu ahal izango du 1992an edo aurretik jaiotako edonork. Aurkeztutako lan guztiak argitaragabeak, saritu gabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Idazlanek gutun tankera izan beharko dute eta A4 tamainako orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzerak ezingo du bi orrialdetik gorakoa izan.
Lehenengo sariarentzat 350 euro izango dira, eta horrez gain, besteak beste, 200 euroko sari bat ere eskainiko dute Amasa-Villabonako lan onenarentzat. Sari banaketa ekitaldia ekainaren 26an izango da.
Lanak eta egilearen datuak dituen kartazala, beste kartazal handiago batean sartuta, Villabonako Udaleko Euskara Zerbitzura bidali beharko dira. Idazlanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a izango da. Lehiaketa honen berri zehatzagoa nahi duenak Euskara zerbitzura jo dezake edota 943 693501 telefonora deitu. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |