Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Xenpelar eskolak mahai inguru bat antolatu du bertso plazari buruz

Errenteriako hitzaldian Peñagarikano, Paia eta Otamendi izango dira ostegunean 19.30ean

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Errenteria. Xenpelar bertso eskolak, Errenteriako Lau Haizetara elkartearekin batera, bertso kritika ikastaroa antolatu du. Bertan, hitzaldi eta mahai inguru baten bidez, bertso plazaren bilakaera ikasiko dute partaideek. Tailer hau Orereta ikastolak Koldo Mitxelena plazan duen egoitzan izango da, ostegunean 19.30ean.

Ekimen hau Xenpelar bertso eskolak urtero antolatzen duen hitzaldian kokatzen da. Antolatzaileek adierazi dutenez, bertso plazaren bilakaera oso interesgarria da. "Garai batean, bertsolariak antolatzaile batek deituta kantatzen zuen Euskal Herriko plazaren batetan. Gaur egun ordea, bertsolariak agente pasibo izatetik aktibo izatera pasa dira eta euren kabuz plazak bilatzeari ekin diote", azaldu dute.

Hizlariak Anjel Mari Peñagariko, Fredi Paia eta Andoni Otamendi izango dira. Paia algortarrak (Getxo) Bizkaian aurrera eraman duten ekimena izango du hizpide, Txapel bete bertso izenekoa. Otamendik, berriz, Hamaika Bertute bertso mugimenduaren inguruan egingo du hausnarketa. Azkenik, Peñagarikanok 80. hamarkadan bertsolariak euren kabuz nola antolatzen hasi ziren eta zergatik azalduko du.

Baina hau ez da izango Xenpelarrek parte hartuko duen ekimen bakarra. Hau horrela izanik, aurtengo udaberriarekin batera, iaz bezala, GR herrien arteko bertso ligak bere bideari egin diola gogoratu dute bertso eskolatik.

Bertso liga honen lehen fasea lau taldetan egingo da eta multzo bakoitzeko txapeldunek egingo dute soilik aurrera semifinaletara pasatuz. Errenteriako taldeari aurkari moduan Zumarraga-Urretxu, Orio eta Lesaka egokitu zaizkie.

Lehengo saioa apirilaren 18an 23.00etan Arkaitza tabernan izango da. Errenteriaren aldetik Jon Ansak, Aitor Albisturrek eta Haritz Casabalek kantatuko dute. Zumarraga-Urretxu taldearen aldetik, ordea, izenak zehazteke daude. Herri ezberdinetako taldeek saioak antolatzeko askatasun osoa dute, baldintza bakar batekin: maiatzaren bukaerarako, joan etorriko saio guztiak jokatuak egin behar dute.

Iaz GR-12 izan zen eta Zarautz gailendu zen. Aurten lau herri gehiago gehitu dira ekimenera. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Herriko bertsolariek ostiralean GR-13 lehiaketa jokatuko dute Zumarraga-Urretxu aurkari dutela
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |