|

Irudian pasa den urteko Aste Kulturaleko ekintzetako bat.argazkia: itsasondoko udala
itsasondo. Aste Kulturala bihar arratsaldean hasiko da Itsasondon, Angel Cuerdok Che ren pausoak jarraituz Hegoamerikan zehar motorrean egindako bidaiari buruzko dokumentalaren emanaldiarekin. Horretarako, irudiez, musikaz eta hitzez baliatuko da bidaiari gaztea, Hegoamerika Motoan izeneko proiekzioan. Hi-tzordua, 20.00etan izango da, udaletxeko batzar aretoan.
Udalean azaldu dutenaren arabera, aurtengo jarduera programaren helburua, herritarrak bildu eta parte hartzea izango da, herriari bizitasun bat emateko.
Ostiralean, 18.00etan, Itsasondoko aterpean haur eta gaztetxoen-tzat antzerkia izango da Magia teilatuan antzezlanaren eskutik. Istorio honen aria, San Juan gau batean Betisaren teilatuan mago talde batek egiten duen bilera izango da. Bertan, antzerkiaz gain, magia saioa ere ikusi ahal izango dute herriko gazteenek.
Gauean, aldiz, helduen txanda izango da eta hauek Euskera sencilloaren manifestoa antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute. Bertan, bi euskaldunberri zaharrenen pasadizoak jorratzen dira. Antzezle lanetan, Patxo Telleria eta Mikel Martinez izango dira. 21.30ean izango da herriko eskolako aterpean.
Igandean, herritarren partaide-tza eta jai giroa bultzatzeko herri krossa eta patata tortilla lehiaketa izango dira.
Herri krosean zailtasun ezberdineko bi lasterketa izango dira. Lehenengoak, 3 kilometroko luzera izango du eta bigarrenak, kilometro bakarrekoa.
Puntuaketari dagokionez, lasterketa amaitu ondoren, sei zenbaki aterako dira zoriz eta dortsalaren zenbakiari dagokien zenbakidun bakoitzari hainbat puntu emango zaizkio. Gainera, mozorrotuta ateratzen diren herritarrei hiru puntu emango dizkiete eta patinetea, trizikloa, patinak edo umeen aukia daramatenek 3 puntu jasoko dituzte. Punturik gehien dutenek saria izango dute amaieran.
Herri krosean parte hartzeko 10.30erako herriko plazan izan beharko dute Itsasondoko bizilagunek eta aurrez, izen ematea Kaxintanen edo Lurdesen dendan egin beharko dute.
Ondoren, patata tortilla lehiaketa izango da plazan bertan. Partaideek beren zartagi eta suak eraman beharko dituzte.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |