|

hondarribia. Larunbata honetan, Oiamungo gainean, Hondarribiak 164 lizar eta gerezi ale landatuko ditu iaz jaio ziren beste horrenbeste umeren ohoretan, Zuhaitz Egunaren XIII. edizioan.
Gregorio Berrotaran, Landa Ingurunerako zinegotziak aurkeztu zuen atzo 1996. urtetik hona etenik gabe egiten den ekitaldia. "Aurten, 164 ume jaio zaizkigu eta hauen gurasoak larunbatean, 11.00tan, Oiamungo gainera joatera deitu nahi genituzke, urteekin umea eta zuhaitza nola hazten diren ikustea oso berezia izaten baita", esan zuen Berrotaranek udaletxean emandako prentsaurreko batetan.
bi mila ale Zuhaitz Egunaren beste helburu nagusia, jaio-berrien oroigarri izateaz gainera, Jaizkibeleko magaletan aleak landatu eta hauek berreskuratzea da.
Zentzu honetan, Gregorio Berrotarenek zehaztu zuenez, "1996. urtean ekitaldi honekin hasi ginenetik, ia bi mila ale landatu ditugu eta oso pozgarria izan da, urtetik urtera jaiotze kopurua nola igotzen joan den ikustea".
Honela, lehenengo Zuhaitz Egunean, 1996. urtean, 142 jaiotakoen omenez beste horrenbeste ale landatu ziren; 123 ale, 1997. urtean; 124, 1998. eta 1999. urteetan eta 137 ale 2000. urtean. Ondoren, 135, 146, 179, 158, 163 eta 181 ale landatu ziren, hurrenez hurren, 2001. eta 2006. urteen artean.
Jaio berrien zuhaitz aleez gainera, larunbatean 11.00tan hasiko den ekitaldian, aurten 7 urte beteko dituzte umeei, Gregorio Berrotaranek berak bere eskuez prestatutako makila bana eta Hondarribiako xenda bideei buruzko liburuxkaren ale bana emango zaie, azken urteetan egin izan den antzera.
izenak Aurten omenduko dituzten 164 umeei dagokienez, Gregorio Berrotarenek azaldu zuenez, "Unai, Aimar eta Ion dira mutilen artean maizen erabiltzen diren izenak, eta Nora, Irati eta Ane, neskenak".
Bestalde, umeen zuhaitzekin landatutako lerroek, hiriko izen toponimikoak erabiliko dituzte. Aurten, Jaizkibel mendebaldekoak erabiliko direla esan zuen Berrotaranek. >x.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |