
Donostia. Euskal Herriko Unibertsitateak Habek (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) duen liburutegiko materiala erabili ahal izango du hemendik aurrera atzo Donostian sinatutako hitzarmenaren ondorioz. Alde batetik, unibertsitateko ikasle, irakasle eta ikertzaileek Habek dituen baliabideak eskuragarri izango dituzte -honen bitartez, Estatuko gainerako unibertsitateek ere bai- eta, bestetik, helduen euskalduntzea eta alfabeta-tzea azterlan eta ikerketa unibertsitarioen interesgune bihur dadin bultzatzea ere helburu du hi-tzarmenak.
Kultura sailburu den Miren Azkarate, EHUko errektore Juan Ignacio Pérez Iglesias eta Habeko zuzendari nagusi den Joseba Erkiziak hartu zuten parte atzoko ekitaldian.
Hemendik aurrera, Habe eta EHUko liburutegietako arduradunek bilerak izango dituzte, besteak beste, liburu eta aldizkari berrien erosketa eta harpidetzak koordinatzeko eta, honela, bikoiztapenak ekiditeko. Liburu maileguaren alorrean, EHUk Habeko katalogoari emango dio lehentasuna hizkun-tzalaritzaren inguruko argitalpenak eskatzeko momentuan eta Habek konpromisoa hartu du argitalpen horiek dagokion fakultatera helarazteko, gehienez hiru egunera.
25 urte Euskaratik abiaturik, eleaniztasunaren nazioarteko esparru zabaleko dokumentazioa biltzen duen liburutegia osatu du Habek azken 25 urteotan eta, gaur egun, 35.000 liburu, 600 aldizkari eta ehunka DVD, CD eta beste euskarritan dagoen dokumentu ugari biltzen ditu. 5.157 bazkide ditu eta liburutegiaren funtsak kontsultatzeko bi tresna daude eskura Interneten: katalogo orokorra eta artikuluen datu basea, 90.000 artikuluri buruzko informazioarekin. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |