
Buruztanka
IZON bat haurdun dago, hala ikusi nuen telebistaz lehengo batean. Transexuala da. Emakume gorputz batean preso jaio zen. Gizon sentitzen zen, genero maskulinoaren parte, baina biologikoki emakumea zen. Hormonak hartu zituen eta azalean, gizon baten itxura hartu, ez zuen ordea, sexu organoetan ebakuntzarik egin.
g
Zer da gizon izatea? Generoa eta sexua, biak eskutik doaz identitateari buruz ari garelarik, biak aipatu behar beraz. Gizartean gizonaren papera hartzea, gizonaren rola betetzea eta ber-tzeek gizon bezala tratatzea eta ikustea, generoaren barrenean sartzen da. Gizonezko eta emakumezkoei berezko jotzen zaizkien portaerei buruz ari gara, femenino eta maskulinoari buruz. Transexualitatea lehenik horren bitartez osatzen da, genero identitatearen bitartez. Eta gero, bigarren pausua dator, identitate sexuala. Gizonak eta emakumeak bereiztea ahalbidetzen duten ezaugarri fisiologikoen multzoa da sexua, beraz, sentitzeaz gain biologikoki ere sexu batekoa edo bertzekoa izateari buruz ari gara.
Gizon honen kasuan, azken pausua erdizka baino ez da eman, irudia gizondu du baina biologikoki ez da gizona. Orduan, zer da gizon izatea? Edo bertze modu batera, zer da emakume izatea? Klitoria, alua, bajina, umetokia, falopio tronpak, obarioak eta hilerokoa izatea, haurdun gelditu eta ume batez erditu ahal izatea… horrek bakarrik ez gaitu egiten emakume, noski, baina horrek ere bai, ala?
Transexualak ez dira gaixoak, generoa ezin da ebaluatu, ez psikiatriak ez bertze inongo disziplinak, osasun zerbitzuek ezin dute baldintzatu zer sentitzen garen eta zer garen, pertsona transexualen bazterketa akiditeko neurriak hartu behar dira eta denok dugu gure gorputzaren gainean erabakitzeko eskubide osoa.
Eta identitatea? Gizon edo emakume sentitzea baldin bada kontua, telebistaz ikusi dudana ulergaitza zait. Pertsona adina identitate baldin badago berriz, ahantz dezagun generoa vs. sexua eztabaida, gizon/emakume eredua murritza gelditu baitzaigu.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |