Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Al día

Kristautasunaren baloreak egunero bizi

Ez dira titular handietako protagonista izaten, baina beraiek dira Gipuzkoako Eliza Katolikoko eguneroko bizimodua hobekien ezagutzen dutenak. Parrokietako bizitzak osasun ona duela uste dute apaizek

Zarautzeko Pagoeta mendiko gurutzea.argazkia: ainara lozano

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

"b IZIAREN eskubidean, herri honen nortasun eta borondate anitzarenganako errespetuan, toleran-tzian eta elkarrizketa bideetan, adiskidetzean, barkamenean eta bortxakeria jasaten dutenengana urreratzean" hezteko lan egiten du bizi-bizi dagoen Gipuzkoako Elizak. Egunero bizitzeko modu bat da kristautasuna.

XXI. mende hasieran, ordea, Elizak ez du zerikusirik duela mende erdi zenarekin. Ondo daki hori duela 50 urte apaiztu eta bihar urrezko ezteiak ospatuko dituen Imanol Aldaregiak, urte horietan "denetik" bizi izan du. Esperien-tzia zoragarriak eta argi-ilunak ere bai: "Gu sotana jantzita ibiltzen ginen, burugaina eramaten genuen, eta meza latinez izaten zen garai hartan. Jende asko etortzen zen elizara. Baina bizikera bera aldatu da eta horren barruan fedea ere bai. Kontzilioarekin pentsatzen genuen aldakuntza handia etorriko zela, gu kritikoak ginen eta poza genuen. Eliza alaiago, politago eta irekiago batekin egiten genuen amets. 60. hamarkadako amets kolektibo guzti hori aparra balitz bezala jaisten ikusi genuen".

Elizara gerturatzen direnen kopuruak ere behera egin du eta kristau taldea txikiagoa da egun. Europa, kristau izatetik laiko izatera pasa da baina baikor dira Gipuzkoako parrokoak etorkizun zein orainari begiratzeko garaian. "Onera etorri gara, gauzak ez dira guk nahiko genituzkeen bezalakoak, baina ondo gaude. Gaur, dena bada; lehen, bazela esan arren izan zitekeen giroak eramatea jende asko Elizara. Gainera, dagoen jendea ona da", zehaztu du Aldaregiak.

Garai bateko azalpenek ez dute gaur egunekoetarako balio eta mehatxu zein beldurrek ez dute tokirik hartzen kristautasunean. "Gaur egun sinismena jakituriaren oinetan oinarritu behar da. Gauzak ez dira por decreto egin behar. Ulertu egin behar dira", zehaztu du Joxean Larrañagak, Villabona, Asteasu eta Alkizako parrokoak.

heziketa

Jesusen irudi infantila

Biblia bera interpretatzeko modua aldatu da, zientzia liburua balitz bezala hartu edo buruz ikastetik interpretatzera jo da eta aurkikuntza zientifikoek ere laguntza handia suposatu dute Jesusen bizitza hobeto ezagutu eta gaurko-tzeko. "Anitza den gizarte batean ezibestekoa da iturrietara jotzea, hori baita sinismenaren ardatza. Itun Berria dugu eskaintzeko", azaldu du Larrañagak.

Gurasoak beren seme-alabak batailatzera Elizara gerturatu eta fedeaz gogoeta egiterako garaian ikusten du Larrañagak helduagoek nolako kristau heziketa jaso duten eta zeinen zaharkitua geratu den kasu askotan: "Jesus eta Jaungoikoaren irudi oso infantila izaten dute gehienek. Sendotza egin dutenek landuagoa dute ideia. Askok kreazioarena kuestionatu ere ez dute egiten, gehiegi pentsatu gabe buruz ikasi dute. Biblia interpretatu beharreko ipuina da. Ebanjelizazio lana egin beharra dago". Jaunartzea egin nahi duten gurasoen inplikazioa lortu eta gurasoen ebanjelizazioa lantzeko hilean behin biltzen da beraiekin. Izan ere, haur izanda ikasitakoak, balioa galtzen du heldu izanda sortzen diren zalantzak bizitzeko.

Unai Manterola, 28 urterekin, Gipuzkoako apaizik gazteena da. Aia eta Orioko parrokietan aritzen da eta isilean egunero egiten den lana aldarrikatzen du: "Jendeak Elizaren ikuspegia anekdota bidez lortzen du. Niri Madrilekoek zer egiten duten ez zait inporta. Ehunka kristauek egunerokoa nola bizi duten inporta zait, eta horretaz ez gara konturatzen". Manterolak Elizak egiten duenarekin ez du ehuneko ehunean bat egiten baina "Jaungoikoarengan dudan fedearengan leial izaten saiatzen naiz", gaineratu du.

Jaungoikoaren ikuspegiak kristauaren izateko modua ere baldintzatzen du Manterolaren ustez. "Zein irudi daukagun halako gizakiak izango gara. Jaungoikoaren epaile irudia badugu halakoak izango gara. Aldiz, barkatzailea, errukitsua, zuzentasunaren aldekoa, behartsu eta baztertuen laguntzaile bada ni ere halakoa izango naiz. Fedea hezi egin behar da. Jainko zigortzailea ez da Jainko kristaua", zehaztu du gazteak. Bibliaren interpretazio taldeek zein Elizan antolatzen diren taldeek heziketa horretan lan egiten dute, ez gaztetxoenekin bakarrik, baita helduen zalantza eta gogoetak mahaigaineratu eta eguneratzeko, norberaren arduretara eramateko.

gizartea

Garai aldaketa

Gizartea ere etengabe aldatzen ari da, bizitzak azkarrago egiten du orain eta horrek ere ezpirituaren garapenean badu eraginik Aldaregiaren ustez: "Presak ez du tarterik uzten. Bakoitzak bere barruan eramango du zerbait, egingo ditu galderak. Baina ez da tarterik hartzen horiek landu eta kezken gogoeta egiteko. Kontsumismoan murgilduta gaude, indibidualismoan. Ikutu, bizi, gozatu eta utzi. Luzarora begiratu gabe".

Baina itxura eta momentu konkretuetatik haratago gizakiak gehiago ere behar duela argi du Aldaregiak, "bistakoa denak du garrantzia egun, baina bizitzak behar du beste oinarri bat. Zainak beharrezko ditu zuhaitzak".

Etorkizuna

Aldaketak onerako

Baikor dira etorkizunera begira Elizak izan ditzakeen aldaketekin. Unai Manterola gazteak bestelako Eliza bat du ikusmiran: "Ardurakideagoa. Apaizen esku bakarrik ez dagoena, sekularrek duten tokia aitortuta. Orain pertsonalagoa da Eliza, zainduagoa. Positiboa, baikorra naiz etorkizunera begira. Jainkoa gu baino handiagoa da. Orain sekular gehiago dago. Lehen mezetara joan eta ondoren etxera itzultzen ziren asko zeuden, orain beste mota batetako jendea gerturatzen da Elizara, ardurak hartzen dituen jendea".

Baina ardatz nagusia besteei laguntzea izango dela argi dute guztiek. "Zoriontsu izango gara dena ondo ikusten dugunean, horretarako, beti pendiente geratzen da beharra dutenen mailan jarri eta hauei laguntzea. Solidaritatea da oinarria. Gizaki izateko modu bakarra da hori", zehaztu du Larrañagak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
beraiek esana
LAS FRASES
"Askok duten Jainko zigortzaile horren irudia ez da Jainko kristaua"  unai manterola .  Orio eta Aiako apaiza
joxean larrañaga .  Villabona, Asteasu eta Alkizako parrokoa
"Onera etorri gara, orain Elizan dagoena benetan dago. Oso jende ona daukagu"  imanol aldaregia .  Urrezko Ezteiak egingo dituen apaiza
Kristautasuna eguneratu eta gaurkotzeko heziketa taldeak antolatzen dituzte
Elizaren ardatza beti besteei laguntzen jarraitzea izango dela argi dute Gipuzkoako erretoreek
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |