
Cartas al Director
Joan zen martxoaren 7an ETAk Arrasaten Isaias Carrasco kide sozialistaren kontra egindako atentatua krudela, justifika ezina eta zentzugabea izan zen.
Giza-eskubide guztien artean, duda barik bizi-tza dugu oinarrizkoena eta preziatuena. Horren kontra zuzenean edo zeharka egiten duenak ezer gutxi erakusten du bere alde eta bere gizatasunaren alde. Nola eska diezaioke beste inori norberak betetzen ez duen printzipioa?
Horrek ez du esan nahi aspaldion euskal gizartean egin den hamaika bidegabekeria eta injustizia sozial eta politikoen kontra ez gaudenik. Ekimen horiek ere merezi dute Aralar osatzen dugun guztion mespretxu sakonena eta maila bateko edo besteko jazarpena jasan dutenekiko atxikimendu zintzoena.
Gorago aipatutako atentatuaren eraginez, Aretxabaletako alderdi sozialistak bi "exijen-tzia" luzatu zizkion herriko alkateari: batetik, kendu zezala udaletxeko balkoian euskal presoen dispertsioaren kontrako bandera; bestetik, martxoaren 8rako EUDELek (Euskal Udalen Elkarteak, alegia) deitua zuen elkarretaratzera ETA EZ - ETA NO lelopean pankarta bat atera zezala.
Eskakizunaren aurrean, benetako demokraziak agintzen duen gisan, herriko Udalean ordezkatuta dauden gainerako alderdi politikoei transmititu zitzaizkien arestian egindako exijentziak, horien aurrean izan zezaketen iritzia eskatuz. Batzuen eta besteen iritziak eta argudioak entzun ondoren, alderdien gehiengo batek atzera bota zituen sozialistek planteatutakoa.
Honako hauek izan ziren atzera bota izanaren argudioak:
1.Isaias Carrasco zenaren bizitzaren kontra egindako atentatu basatiak ez du justifikatzen euskal gatazka sufritzen ari den beste kolektibo baten eskubideak bete behar ez direnik, Espainiako Konstituzioak berak aitortzen duen moduan. Euskal presoek ere bere giza-eskubideak dituzte, mendeku goseak zanpatuak eta baztertuak. Presoen dispertsioaren kontrako bandera kentzeak, beraz, ez luke zentzurik.
2.EUDELek elkarretaratzera deitu zuen ida-tzian proposamen bat ere egin zuen: udaletxera hurbildu eta beren samina adierazi nahi zuten herritarrak inolako mezu edo lelo barik joatea.
Beste hainbatetan erreferentzia gisa hartu izan den EUDELek egindako gomendioarekin bat egitea erabaki zen; beraz, pankarta barik azaltzea erabaki zen. Pankarta jarri ez izanak ez du esan nahi ETA gaitzesten ez denik edota gatazka konpontzeko soberan ez dagoenik sinestea.
Martxoaren 8ko elkarretaratzea amaitu bezain laster, Aretxabaletako Udalbatza osatzen dugunok bilera egin genuen, komunikabideetara atentatuaren aurrean guztion gaitzespen ida-tzia adostu nahian.
Gaitzespen idatzia adostu ez ezik, herriko Eusko Alkartasunak proposamen bat egin zuen: ETA EZ - ETA NO pankarta zintzilikatu zedila udaletxeko balkoian.
Planteamendu horren aurrean, bozketa inprobisatua egin zen. Horretarako, bertaratu ginenok iritzia emateko eta boza adierazteko aukera izan genuen. Aralar eta Ezker Batua-Berdeak alderdiek gaiaz hausnarketa egin eta bozketa atzeratzeko egindako ahaleginak alferrikakoak izan ziren, EA, EAJ-PNV eta Alderdi Sozialistaren iritzien kontra azaldu arren.
Iritzi dantza horren bueltan, herriko alkateak proposatu zuen generikoagoa eta irekiagoa zen leloa pankartan adieraztea, "Giza-eskubide guztien alde" bezalako mezua, esaterako. Izan ere, gizartean dagoen injustizia bakoitzaren aurrean pankarta bana jartzearen aldeko apustu egiten jarraituko du Udalak? Udaletxeko balkoietan pankarta bana zintzilikatuko da? Eraso guztiak/gehienak biltzen dituen bestelako mezurik ez dago, datozen esparrutik datozela? Halako erabakiak bero-berotan hartzen dira, denbora minimo baten perspektiba barik?
Galdera horiek guztiek erantzun samurrik ez duten neurrian, Aralarrek ETA EZ - ETA NO pankarta ez jartzeko iritzia erakutsi du. Ezer konpontzeko bide baldin bada, aurrera, baina Herri honen iraganari begiratuz gero…
Konponbideak balkoietan baino, mahaietan daude, mahaietan sortzen dira; baina bada hemen horretarako batere borondaterik ez duena, eta urrats erdirik ematen ez duena. Kexetan aurrena, ekimenetan azkena.
Inaxio Garro
Aretxabaletako alkatea (Aralar)
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |