
Parentesiak
ELDURGARRIA da beldurra. Bihotzaren inguruan sortzen da beldurti, txiki. Biriketarakoa erraz egiten du, burua kontura-tzerako. Arnas-estuak ematen dio abixua buruari hasi dela beldur txikia bereak egiten. Beranduegi. Behin abiatutakoan nekeza da oso beldurrari bidea galarazten.
b
Hotza da beldurra. Eskuetara ailegatzen da izerdi bihurtuta. Eta bekokietara. Eta bietan da hotza. Gerriz beherakoa, berriz, izerdirik gabe, zuzenean izoztu egiten du.
Traidorea da beldurra. Oso denbora gutxian bereganatzen du gorputz osoa. Erraz antzemango diozu non dabilen behin sintomak agertutakoan. Baina ia ezinezkoa da hurrengo pausoa eman aurretik harrapatzea. Txikia denean geratu ezean haziz joaten da.
Menperagaitza da beldurra. Ez du etsitzen burua bere nahietara makurtu arte. Eta ez ezertarako. Ze, beldurtutako burua ez da buru; beldurra da.
Eta txikitan beldurtzen gaitu bakardadeak, eta iluntasunak, eta ez ote gaituzten maiteko pentsatzeak. Eta handitan beldurtzen gaituzte gauza berberak (gehiago eta benetan) eta baita beste gauza batzuk ere.
Adibidez, orain, krisiaren mamuarekin beldurtzea tokatzen da. Egunero ari dira izu-tzeko ahaleginetan. Salneurriak gora, bolsak behera, langabezia gora, erosteko gaitasuna behera… Ekonomiaz ulertzen ez dugunoi beldurtzea besterik ez zaigu geratzen epe ez luzeegi batean jateko arazoak izango ote ditugun pentsatuta. Gosea etorriko da egunen batean; momentuz, beldurrak apetitua kenduta nahikoa dugu.
Hotz-hotzean ez du ematen krisi zantzuek halako izurik eragin beharko ligukeenik. Ez behintzat, iritsi bitartean. Ziento bat beldur-iturri beldurgarriago ezagutzen ditugu. Baina dirua dirua da.
Nire lagun batek esaten duen bezala, gure zibismoa berrogeita hamar xentimotan oinarritzen da. Maxian enkargutarako karrotxoa hartzeko ordainduko ez bagenu, gure zibismoa parkinean zehar sakabanatuta geratuko litzateke. Zinismoa beraz, gurea, zibismoa bainoago.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |