Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Pagoetaren iraupeneko ibilaldiak 800 partaidetik gora izango ditu

bihar 7.00etan45 kilometro egingo dituztezarautzen

Egun berean 27 kilometrotako ibilaldi txikia egiteko aukera ere eskainiko dute

Kiroletako zinegotzia, Xanti Garate eta Pagoetako hainbat kide, ibilaldiaren aurkezpenean.argazkia: a.l.

ainara lozano enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak, 50. urteurrena dela eta, iraupeneko ibilaldia antolatu du biharko. Lehenengo aldia da horrelako ekitaldi bat antolatzen duela eta deialdiak arrakasta izan du, 800 partaidetik gora arituko baitira 45 kilometroko ibilbidea egiten.

Euskal Herriko iraupeneko ibilaldien egutegi ofizialaren barruan dago Zarauzkoa eta izena emateko epea atzo gauean itxi zuten. Lehenengo partaideak 7.00etan hasiko dira ibilbidea egiten eta minutuko, 25 mendizale irtengo dira, izen-ematearen hurrenkeraren arabera. Irteera eta amaiera puntuak Zarauzko pilotaleku zaharrean egongo dira. Gainera, egun berean baina ordubete beranduago hasita, ibilaldi txiki bat egiteko aukera ere eskainiko dute, 27 kilometrotakoa.

zarautz ezagutuz Biharko ekin-tzak Zarautz inguruko bazter eta paisaia zoragarriak ezagutzeko aukera eskainiko duela nabarmendu dute Pagoetako kideek. Mendian egingo den lehen ibilaldi herrikoiaren helburuak kirola eta kultura sustatzea dira. Beti ere, natura errespetatuz mendizaletasuna bultzatu nahi dute Pagoetako kideek, Zarautz inguruko mendi, txoko eta ibilbideak erakutsiz.

Ibilbidearen igoera pilatua 2.450 metrotakoa da eta partehartzaileek ondoko guneak zeharkatuko dituzte: Zarautz-Garate gaina-Mia-Indamendi (kontrola)-Urdaneta auzoa-Altzola-Santa Engrazia baseliza (kontrola)- Komisiolatza-Iturriotz- Altzuruzelai-Murugil-Pagoetako gurutzea (kontrola)-Laurgain auzoa-Iturraran parketxea-Agorregi (kontrola)-Lukun aisia gunea-Zarautz. Hamar ordu ingurutan burutuko dute ibilaldia eta buka-tzean dutxatu nahi duenak Zarauzko kiroldegian izango du aukera, 14.00etatik 20.00etara.

Mendizaleek ezarritako kontroletatik igarotzean martxa-txartela erakutsi beharko dute zigilua jar-tzeko. Ibilbidean zehar erretiratzen diren partehartzaileek aldiz, antolakuntzako kideei eman beharko diete txartela edo 689 045321 telefono zenbakira deitu beharko dute. Erretiratzeko punturik egokienak Urdaneta auzoa, Iturriotz eta Iturraran izango direla jakinarazi dute elkartekoek. Proba antolakuntzak ezarritako denboren barruan burutzen duenak diploma eta oparia jasoko ditu helmugan.

Pagoetako kideek nabarmendu dutenez, elkarteak ez du bere gain hartuko partehartzaileei ibilbidean gertatutako istripuen, galdutako objektuen edo izandako zaurien ardura. Iraupeneko ibilaldiaren inguruko informazio gehiago nahi duenak www.pagoeta.com web orrian aurkitu dezake.

Bestalde, hurrengo asteburuan Euskadiko Boulder Txapelketa Zarautzen izango dela jakinarazi dute Pagoetakoek eta prestaketa lanetan dabiltza. Gainera, hilaren 20ean beraiek antolatutako eskalada jardunaldi herrikoia egingo da.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
NECATI
Es el segundo ariete extranjero al que más le está costando marcar un tanto
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Pagoeta elkarteko kideek kirola eta kultura sustatzea dute helburu lehen mendi ibilaldi herrikoiarekin
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |