|

Azkoitia. Aizkibel liburutegiaren zerbitzua Azkoitiko udaletxe azpiko Kontzejupean izango da gaur goizean. Haurren eta Gazteen Liburu Eguna ospatzeko helburuarekin, liburutegiak, Gazte Informazio Bulegoak eta Abarketatxo ludotekak liburu trukaketa azoka antolatu dute.
Egitasmoa 11.00etan hasiko da eta 13.00ak arte luzatuko da eta modu honetan, herriko umeek liburu bat eskuratu ahal izango dute beraiek egindako marrazki baten truke eta ekintza honen bidez, ume eta haurren irakurtzeko zaletasuna eta liburu trukaketa bultzatzea lortu nahi dela adierazi zuten antola-tzaileek.
Bestalde, gazte zein helduek parte hartzeko aukera izango dute gaur lehenbizikoz. "Izan ere, gazteak eta helduak Aizkibel liburutegiko bazkide egiten badira edota beste liburu bat ekartzen badute, liburu bat jasoko dute trukean", aurreratu zuen GIBeko arduradun den Esther Sudupek. Gainera, liburutegira iritsi diren liburu berriak aurkeztuko dituzte eta musikaz girotuko dute ekitaldia. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |