Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Sagarzazu futbolari zenaren omenezko txapelketa hasiko da gaur Azkoitian

Floreaga ikastetxeak antolatutako ekimenaren baitako partidak Xabier Muniben izango dira

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Floreaga salestar ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak antolatutako Xabier Sagarzazu Oroigarria izeneko txapelketa ospatuko da asteburuan.

Futbol lehiaketaren XXI. edizioa izango da eta aurtengo txapelketa honetan Azkoitiko Xabier Munibe eta Floreagako eta Azpeitiko Iraurgi eta Karmelo Etxegarai ikastetxeetako neska-mutilek hartuko dute parte. Partidak Xabier Munibe ikastetxeko atarian jokatuko dira, Floreagako pareta berria eraikitzeko lanak oraindik ez direlako amaitu.

Sagarzazu futbolari azkoitiarra zenaren omenezko txapelketan guztira zortzi partida jokatuko dira, gaur lau eta, gainontzekoak, bihar. Gaurko norgehiagokak 16.00etan hasiko dira eta 18.00etan amaituko dira. Bihar, berriz, 9.30etik aurrera laugarren eta hirugarren postuak erabakiko dira eta finalak, aldiz, 12.00etan jokatuko dira.

Bihar ere, Xabier Sagarzazuren omenezko meza egingo da 11.00etan eta antolatzaileek aurreratu zutenez, "bi egunetan partaideei jatekoa eta edaria eskainiko zaie. Bestalde, partida guztiak amaitutakoan, txapeldunei sariak banatuko zaizkie, talde txapeldunez gain, jokalari onenak ere sarituko ditugu", adierazi zuten Floreaga salestar ikastetxeko arduradunek. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |