|

Pasaia. Lizeo Eguna aurten hilaren 27an ospatuko dute ikastetxe horretako guraso, irakasle, langile eta ikasleak, baita ikasle ohiak ere. Ohi bezala, gazteek landutako emanaldiekin hasiko da festa, 11.15etik aurrera, Donibaneko kiroldegian.
Egunaren ardatz nagusia ikastolak urtero eskaintzen dituen omenaldiak izango dira. Edizio honetan 1972. urteko promozioa omenduko du Pasaia-Lezo Lizeoak. Urte hartan jaiotako ikasle ohi gehienek Ikastola Egunean elkartu eta garai horiek gogoratzeko aukera izango dute.
Baina, agurrak ikasturte honetako batxilergoko promozioarekin jarraituko du. Azkenik Xabier Portugal eta Mari Carmen Arbona langileen jarduna eskertuko dute. Ospakizun hauekin lotutako ekitaldiak 12.15ean hasiko dira.
Ondoren, haurrentzako eta gurasoentzako bazkaria izango da Lizeoko jangelan; eta arratsaldean, jolasak eta Modestok girotutako dan-tzaldia izango dira ikastetxeko beheko pistan. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |