|

Irudian pasa den urteko masaje tailerrean parte hartu zuten guraso eta haurrak.argazkia: o.u.
ordizia. Udaleko Euskara Zerbi-tzuak hirugarren urtez jarraian masaje tailerra antolatu du urtebete baino gutxiago duten haurren-tzat. Familia bidezko euskararen transmisioa bultzatzeko sortu zen programaren barnean dago ekimena.
"Tailerra, ukimenezko eta ahozko hizkuntzak uztartzeko aukera aparta da. Gurasoak ukimenaren bidez komunikatzen dira egunero haurrarekin, azalaren berotasunaren bidez ematen diote goxotasuna, eta kurtsoan horretan sakondu nahi da. Haurraren urdaila elikatzea bezain garrantzitsua baita azala elikatzea", azaldu du Jone Beitialarrangoitia, ikastaroa emango duenak.
Guztira zazpi saio eskainiko dituzte maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an eta ekainaren 5, 12 eta 19an, 16.00etatik 17.30era Ordiziako Barrena kultur etxean.
Seme-alaba eta gurasoen arteko lotura eta elkar ezagutzea handi-tzeaz gain, masajea ona da haurraren sistema inmunologikoa, nerbio sistema, hezur sistema eta digestio nahiz muskulu sistemak bizkor-tzeko. Parte hartzen duten umeek, segurtasuna lortzeaz gain, kasu askotan ere lasaitasuna lortzen dute.
Tailerrean zehar gorputzaren atal ezberdinak landuko dituzte eta saio bakoitzaren amaieran irakaslearekin bakarka aritzeko aukera izango dute. Gainera, liburuxka bat ere emango diete gurasoei masajeen inguruan.
"Oso esperientzia aberasgarria izan zen masaje tailerra umearekin kontaktua estutzeko eta erlaxa-tzeko. Gustura errepikatuko nuke kurtsoa", azaldu du Leire Aranburuk, pasa den urtean tailerrean parte hartu zuen gurasoetako batek.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, kale Nagusiko 24. zenbakian kokatua dagoen Herritarren Arretarako Udal Bulegora jo beharko dute apirilaren 30a baino lehen. Tailerraren kostua 50 eurokoa izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 805622 zenbakira deitu ahal izango da.
Iazko apiriletik hona, guztira 100 ume jaio dira Ordizian eta dagoeneko Euskara Zerbitzuak ikastaroaren berri eman die gutun bidez, guraso izan diren bikoteei.
"Aurreko urteetan amak izan dira nagusi tailerrean, baina garran-tzitsua da bi gurasoek parte har-tzea honetan", azaldu du Jone Beitialarrangoitik.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |