|

'Castellers' talde bat erakustaldia eskaintzen.Foto: n.g.
Donostia. Antiguako jai batzordeak ekitaldi berezia antolatu du biharko. Oraingo honetan, herrien arteko topaketa izango da auzoan, Katalunia eta Euskal Herria batuko dituen festa. Jaia 10.00etan hasiko da Gaskuña plazan eta proposamenaren helburua herrien kultura eta nortasuna sustatzea da. Egitarauak gazte eta helduei zuzenduta dauden jarduerak ditu bere baitan.
"Aurtengo San Sebastian jaiak prestatzen aritu ginean sortu zen ideia. Hasiera batean, festetarako gonbidatu nahi genuen castellers taldea. Baina aurrekontu baxua genuen eta ezinezkoa izan zen", adierazi dute jai batzordeko kideek. Orain, egoera ekonomikoa hobea da eta, horregatik, Kataluniako taldearekin harremanetan jarri ziren: "Asteburu honetan Gipuzkoan izan behar zirela adierazi ziguten, gaur Hondarribian arituko baitira. Hortaz, igandean gure auzora gerturatzera gonbidatu genituen". Marrecs de Salt izeneko elkartea izango da azkenean bihar Gaskuña plazan erakustaldia eskainiko duena. "12.15ean iritsiko dira eta ekitaldiak ordubete iraungo du", aurreratu du batzordeak. Marrecs de Salt taldea 1995. urtean sortu zen. Gironakoak dira eta Estatuko hainbat lekutan eskaintzen dituzte ekitaldiak. Elkartea 400 lagunek osatzen dute eta bihar 150 izango dira Gaskuña plazan.
azoka Antiguako jai batzordea hamar lagunek osatzen dute eta denak aritu dira lanean biharko eguna ahalik eta hoberen gara-tzeko. "Gurekin batera Antiguotarrak dantza taldekoak izan dira Herrien Topaketa Festa antola-tzen", azaldu dute.
Euskal Herria eta Katalunia uztartu nahi dituen jai honetarako jarduera ugari prestatu dituzte. Horrela, Behemendi elkartearen merkatua izango da 10.30etik aurrera Gaskuña plazan. Bertan, baserriko produktuak eskuratzeko aukera izango dute gerturatzen direnek.
Alde Zaharreko johaldun taldea eta Txalaparta erakustaldia izango dira festa honetan musika eskainiko dutenak. Antiguotarrak dantza taldeak ere ekitaldi honetan parte hartu nahi izan du. Horrela, castellers taldeari agurra egingo diete eta, gainera, euskal dantzen erakustaldia eskainiko dute. Gose direnentzat, berriz, Lazkaoko talogileak ere Gaskuña plazan izango dira eta egun guztian zehar taberna egongo da.
Herrien Arteko Topaketa festa 13.30 aldera bukatuko da. "Goiza ondo amaitzeko, 14.00etan, castellers taldearekin bazkaria izango dugu unibertsitateko aularioan", jakinarazi dute Antiguako jai ba-tzordeko kideek.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |