|

Hernani. Etxean konposta egiten duen hernaniar talde baten ekimenez, Ongarri taldeko kideek zaborra tratatzeko modu horren inguruko informazioa zabalduko dute gaur plaza Berriren alboan. 10.00etatik 13.00etara egongo dira bertara gerturatzen direnen zalantzak argi-tzeko asmoz.
Beren etxeetan konposta egiten duen hernaniar taldeko kideak hamabostean behin elkartzen dira Biteri kultur etxean, ostegunetan 19.00etan zehazki. Bertan, konpostaren inguruko informazioa trukatu eta konpost hobea nola egin eztabaidatzen dute, besteak beste. Gaurkoan, ordea, euren jarduna kalera atera nahi izan dute eta Txantxangorri elkartearen eta Plaza Berriren artean jarriko dira herritarrak konpost egitera animatzeko xedearekin.
Ongarri taldetik gogoratu nahi izan dute gaur egun etxeetan sor-tzen den zabaorraren heren bat materia organikoa dela. Hortaz, papera, beira, plastikoa eta bestelako materiak birziklatzearekin batera konposta egingo balitz, biztanle bakoitzak sortutako hondakin kopurua izugarri murriztuko litzetekeela ulertzen dute Ongarrikoek. Gainera, modu horretan administrazioek kudeatu beharreko azken zaborra gutxitu eta gestioa erraztuko litzateke. Bide batez, errauskailuaren beharrik ez izateko oinarrietako bat eratuko litzateke.
Konposta egiten duten gehienak landa eremuetan bizi ohi dira eta lur zati bat egokitzen dute prozesurako. Zentzu horretan, terrenoren bat ez duten biztanleek ere komunitatean egin dezaketela gogorazi dute. Egun 156 konpostadora daude funtzionamenduan Hernanin. Kopuru hori areagotu eta 300 familietara iritsi nahi dute Ongarrikoek >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |