Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azkoitiko bidegorriko Trenbidearen zumardiko zatia udarako amaituko dute

herri barneko sarea bi urte barru amaituta eduki nahi dute

Jausoro eta Umansoro arteko bidea egiteko lanak esleitu ditu Aldundiak

Gizon bat Trenbidearen Zumardia auzuneko bidegorrian paseatzen.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Udalak aurreratu zuenez, Azkoitiko herri barruko bidegorri sarea bi urte barru amaituta egotea espero dute eta, modu honetan, Legazpi eta Zumarraga aldetik datorren zatia Azpeitiko herriarekin lotuta geldituko litzateke.

"Pixkanaka-pixkanaka Azkoitia barneko eta inguruko bidegorri sarea zabalduz doa. Honela, Trenbidearen Zumardia auzuneko zatiaren inaugurazioa uda aurretik egingo dugu. Lanak dagoeneko bukatuta daude tarte horretan, eta argiak eta bestelako xehetasun ba-tzuk jartzea besterik ez da falta. Aurrerapauso handia izango da", adierazi zuen Azkoitiko alkate orde den Iosu Bastidak.

Herri barruko bidegorri sarearen zabalera bi eta hiru metrokoa izango dela nabarmendu zuen Bastidak: "Bi bizikleta aise pasa edo guru-tzatu daitezen. Izan ere, antzinako trenbidearen ibilbidearen parte handi bat aprobetxatu dira eta, horregatik, tarte gehienak lauak dira. Ibilbideak esfortzu handirik ez du eskatzen eta malda dagoen lekuetan ez du inoiz %2 gaindi-tzen", gaineratu zuten alkateordeak.

Egiteko dauden zatiak bi dira Azkoitian, batetik, Jausoro eta Umansoro industrialdea artekoa eta, bestetik, Jausoro eta Trenbidearen Zumardia bitartekoa. "Jausoro auzoa eta Umansoro batuko dituen bidegorriak 300 metroko luzera izango du eta Foru Aldundiak dagoeneko esleitu ditu lanak, 457.397 euroko aurrekontuarekin. Hil honen bukaerarako abian izatea espero da eta hiru hilabete eta erdiko epea izango dute amai-tzeko", azaldu zuen Bastidak. Jausoro eta Trenbidearen Zumardia arteko zatiaren lanak, aldiz, bide erdian geratzen den Elkargunea eraikin kulturalaren urbanizazio obrekin batera egingo dituztela zehaztu zuten udal arduradunek.

Bandalismoa Bestalde, herritarrei zuzendutako kontuz ibiltzeko eta herria zaintzeko deia zabaldu nahi izan zuten ordezkariek: "Larunbatero zerbait izaten da, baina aurreko larunbatekoa berezia izan zen eta ohikoa gainditu zuen; ostiralean zuhaitz bat jarri zuten eta igande goizean ibaian aurkitu genuen, Zurt taberna atzeko bideko zakarrontzi guztiak bezala, eta Euzkitze dendako kristala apurtuta zegoen, besteak beste. Bandalismo ekintzak dira hauek eta zaindu beharra azpimarratuko duen mezua zabaldu behar dugu", agertu zuen Bastida alkate ordeak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |