Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Lezoko gobernuak adinez txikikoen zentroa "kaltegarri" deklaratu du

Altamirakobizilagunak lokal honen kontra daude

Bilkurak 107. poligonoko lursail baten salmentaren kontratua atzera bota du oso merke eman zelako

Altamira auzoko Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23. zenbakiak, umeentzako zentroa eraikitzen ari ziren tokia.argazkia: a.m.

Aitziber Muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Lezo. Lezoko Osoko Bilkurak Altamira auzoko Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23. zenbakietan eraikitako adinez txikikoen zentroa herriaren interesentzako kaltegarritzat jotzea onartu zuen asteazken arratsaldean. Erabaki hau udal gobernuaren (EAE-ANV) zortzi botoekin atera zen aurrera. Gainontzeko alderdi guztiek EAJ (bi zinegotzi), PSE-EE (1) eta EB (1) aurka bozkatu zuten.

Irekitze lizentzia onuragarri ez dela esatearekin ez da prozedura gelditzen. Hurrengo pausoa irizpen hau auzietara eramatea izango da. Bertan erabakiko da zentro hori kaltegarri den edo ez.

Irati Aranburu Hirigintza zinego-tziak azaldu zuenez, bere taldearen iritziz lokal horiek auzotarrei zerbitzua eman behar diete. Hau komertzioekin lortuko litzateke, baina ez ongizateko lokal pribatu batekin.

Adinez txikikoentzako zentroa egokitzea lehengo legegintzaldian onartu zen, baina Altamirako bizilagunek sarritan salatu zuten erabaki hori. Altzate elkartearen aburuz, azpiegitura hori eraikitzea iruzur urbanistikoa da, herriko Arau Subsidiarioetan Tomas Garbizuko beheko lokaletan auzoarentzat ekipamenduak jarri behar direla esaten baitute.

Baina hau ez zen izan asteazkeneko Plenoan kaltegarritzat jo zen jarduera bakarra. Bilkuraren 11. puntuan 107 poligono industrialean 1.500 metro karratuko partzela baten salerosketa atzera botatzea onartu zen (EAE-ANV alde, EAJ eta PSE-EE kontra eta EB absten-tzioa). Aranburuk azaldu zuenez, aurreko legealdian Udalak lursail publiko hori bere balioa baino hiru aldiz merkeago saldu zuen. 987.000 eurotan saldu beharrean, 262.000gatik eman zuen.

Kepa Garbizu alkate ohiak erabaki hori herrian zeuden enpresak beste udalerrietara ez alde egiteko hartu zutela azaldu zuen.

Gai honekin ere, Lezoko Udalak epaitegietara joko du salmenta hori legezkoa izan den jakiteko.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |