|

Beñat Gaztelumendi bertsolari añorgatarra.argazkia: ainara garcia
Donostia. Amarako jai batzordeak bertso bazkaria antolatu du. Ekimena bihar izango da eta Donosti Berri elkartearen lokalean izango da, Osasuna kaleko lehenengoan. Ekitaldian Beñat eta Unai Gaztelumendi añorgatarrek eta Lesakako Xabier Silveirak parte hartuko dute. Bazkaria 14.00etan hasiko da eta amaratar guztiei irekitako ekitaldia izango da.
"Jaietatik kanpo prestatzen dugun lehen ekitaldia da. Auzoko festak direnean herri bazkaria antolatzen dugu normalean eta jende dezente gerturatzen da. Oraingo honetan, bertso bazkaria proposamen polita iruditu zitzaigun", adirazi dute baztordekoek. Aurtengo udako festetan nobedade bat izango dela aurreratu du taldeak: herri afaria prestatuko dute.
Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken edizioko finalean txapeldunorde postua lortu zuen. Anorgatarra bere anaiarekin, Unaiekin, gerturatuko da biharko ekitaldira. Lesakatik, berriz, Xabier Silveria idazle eta bertsolariak etorriko da. Bazkalostean, bertso saiorari ekingo diote.
txartelak "Bertso bazkarian parte hartu nahi dutenek txartela erosi beharko dute eta gaur auzoko Lau Tabernan 11 eurotan izango dira salgai. Bihar, goiz partean ere eskuratu ahal izango dira", azaldu dute antolatzaileek. Bazkariaren menua entsaladarekin hasiko da eta, ondoren, oilaskoa eskainiko dute. Bukatzeko, postrea arroz esnea izango da.
Ekimen honen helburua auzotarrak jai batzordera gerturatzea da. "Festak bizilagun guztien artean prestatzea da gure asmoa, horrelako ekimenek jendeak elkar ezagutzeko balio dute. Gainera, ondo pasatzeko aukera izaten da", esan dute.
Amarako jai batzordea hamabost lagunek osatzen dute eta bere lanaren berri emateko aldizkari bat argiratzen dute. "Aurtengo festak prestatzen hasi gara eta egitaraua osatzeko auzokideei laguntza eskatzen diegu", adierazi dute. Horrela, Amara Bai bizilagun elkartearekin batera, auzoari buruzko artikuluak idatzi eta posta elektronikoz bidaltzeko eskatu dute batzordekoek. Helbideak amarakultura@euskalherria.org edo amaraginfo@gaztesarea.net dira.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |