|

Usurbil. Urtero bezala, Usurbilgo Andatza Mendi Elkarteak ibilaldi neurtua antolatu du hilaren 20rako. Baina aurtengoa ibilaldia berezia izango da. Izan ere, lau urtetik behin Usurbilgo Mugak ibilbidea antolatzeko garai batean zegoen ohitura berreskuratuko du herritarrei Usurbilgo lurrak ezagutzeko parada eskainiz. Izen ematea egun berean egin beharko da.
Zortzi ordu Hasiera udaletxe aurrean emango zaio, 07.00etan, eta 8 ordu inguruko iraupena izango du ibilaldiak. Usurbildik Zubietara abiatuko dira partehartzaileak. Handik, Bugatitik gora, Andatza mendiari bira emango zaio Etumeta eta Oiardo pasaz, Txokoaldera jaitsi eta Erriberatik Aginagako Mapileraino. Berriz ere aldapa gora ekin, eta Orioko Bentako mugaraino joango dira, handik aurrera, Mendizorrotza aldetik Egioletara jaitsi eta Donostiako mugen ondotik, Aritzetatik Txikierdiraino. Troiatik Kalezarrera igo eta kaxkoan emango zaio amaiera.
Ibilbidearen erdialdera, mendizale orok indarrak hartu eta bideari jarraitzeko, jateko zein edateko nahikoa izango da Andatza Mendi Elkartearen eskutik, baita sorospen zerbitzua ere ibilbide osoan.
Amaieran, partehartzaile guztien artean mendiko materiala zozkatuko da. Beraz, opari eta guzti etxeratuko dira asko eta asko. >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |