Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

argi kaxa

Zazpi pareta, zazpi gogoeta

Mikel Goñi

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

g USTO heterogenoak dituen pertsona naiz. Hala eta guztiz ere, mendira joatea gogokoa izan dezakedan arren, ez naiz behin ere mendiari buruzko telebista saioen oso zalea izan. Horrek, seguruenera, Zazpi pareta, zazpi kontinente saioari buruzko nire zazpi gogoeta baldintzatuko zituen.

Estetika. Estetika hutsean gelditu ote den zalantza daukat; hala ere, saioak gure aurrean jarri dituen paisaiak ederrak izan dira. Estetikoki, bederen.

Paisaiak. Aurrekoari jarraiki, paisaiak ikusi bai, baina ez giza paisaiak. Esan diezadakezu irakurle, hau ez dela bidaia saioa, dena den, niri behintzat argazki politek baino pertsonek pizten didate jakinmina.

Hirugarren pertsona. Ez naiz adi-tzaren pertsonaz ari, ezta literatur teknikari buruz ere. Hain zuzen, Poutarrek egindako balendriak grabatu dituenari buruz ari natzaizu. Horrek ere galanta egin baitu.

Hizkuntzak. Euskara, gaztelera, ingelera eta kirolera... gutxienez. Den-denek merezi dute aipamena. Tokiak ordea, azkenekoaz bakarrik jardutea ahalbidetzen dit. Kirolera zer den galdetzen duzu, irakurle? Ba, Kortak botatako biraoen oso antzekoak entzun ditut nik zazpiko honetan.

Zerbitzu publikoa. Ziniko xamarra izateko arriskua daukat; baina, horrenbeste denbora kendu didan zerbitzu publikoaren inguruko hausnarketak dimentsio berria hartu duelakoan nago: Planteatu ametsen proiektua eta ETB-k ordain dezala.

Zinismoa. Orain beste era batera. Sherpei 30 euro ordaindu eta "gure-tzat huskeria dena" esatea. Zalan-tza ordea hogeitamarna euro edo 30 euro talde osoarentzat?

Ordena. Nire gauzekin behar dudana. Sarasua anaien Fauna Txikiaren bila ibili naiz lerro hauek prestatzeko. Zori txarrez, ez dut aurkitu. Hala ere, gogoan dut bazela disko horretan Himalayako har-tzak-edo botatako bertsoa. Hitzez hitz gogoratzen ez dudan arren bitxia zen ikustea esploratzaile zuriek fauna indigenarengan sorturiko inpresioa.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |