|

orio. Orioko Udalak familia ugarientzako hainbat hobari onartu ditu, ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkionak. Familia ugariaren izaera dutenek, izaera urbanoko higiezin batentzako eska dezakete hobaria, higiezinaren balio katastrala gehienez 180.000 eurokoa baldin bada. Hobariak ondokoak izango dira: hiru seme-alaba dituzten familiak: %50; lau seme-alaba dituzten familiak: %60; eta bost seme-alaba edo gehiago dituzten familiak: %70.
Hobari horiek eskatu nahi dituztenek Orioko udal bulegoetara jo beharko dute hilaren 15a bitartean, astelehenetik ostiralera, 8.30etik 14.30era. Bertan emango zaien orria bete beharko dute bizilagunek eta ondoko dokumentazioarekin batera aurkeztu: familia ugariaren txartela eta izaera urbanoko ondasun higiezinaren azken ordainagiria ordaindu izana kreditatzen duen agiria. Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez, herritar batzuk dagoeneko aurkeztuta dute udal bulegoetan aurtengo hobariaren eskaera, dokumentazioarekin batera, eta horiek ez dute orain berriz aurkeztu beharrik. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |