|

Larunbateko herri-kirol desafioan parte hartuko dutenetako batzuk, Urretxuko Gernikako Arbola plazako harmaila azpian.argazkia: a.z.
urretxu. Larunbatean, 17.30etik aurrera, koadrilen arteko herri-kirol txapelketaren hirugarren edizioa jokatuko da Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Aurten hiru talde arituko dira. Pueyo garraioak izenekoa 30 urtetik beherakoek osatuko dute, Krak tabernarena 30 eta 40 urte bitartekoek eta Cafés Aitona izenekoa 40 urtetik gorakoek. Zazpi proba osatu beharko dituzte: harria, ingudea eta fardoa altxatu; lokotxak eta txingak eraman eta trontzarekin eta aizkorarekin enborrak ebaki.
Ikuskizun hau Urretxu-Zumarraga herri-kirol elkarteak antolatu du, bi herriotako udalen laguntzarekin. Lehenik eta behin, hiru lagunek 50 kiloko bola 30 aldiz altxatu beharko dute: Pueyo garraioak taldeko Iñigo Zalduak, Krak taldeko Kepa Mendikutek eta Cafés Aitona taldeko Karlos Mujikak.
Ondoren, bata bestetik metro batera jarritako 30 lokotx bildu beharko dituzte Andoni Jakak, Asier Juanenak eta Julio Pascualek. Hirugarren proban Joseba Zabaletak, Egoitz Armaoleak eta Jesus Ninek 25 kiloko txingak eramango dituzte erori arte. Laugarrenenan Mikel Elgarrestak, Jabier Erostarbek eta Jexux Lizarazuk 18 kiloko ingudea 60 aldiz altxatu beharko dute eta bosgarrenean Josu Zabaletak, Iñaki Gineak eta Juan Mari Legorburuk 40 kiloko fardoa 10 aldiz altxatuko dute.
Bukatzeko, kirolariek enborrak ebakiko dituzte. Trontzarekin Aimar eta Peio Alberdi, Aitor Pueyo eta Josu Plazaola eta Inixio Izagirre eta Ino Ugarteburu arituko dira. Bikote bakoitzak 10 aldiz ebaki beharko du 45 hazbeteko enborra. Aizkorarekin, berriz, Julen Aranberri, Xabier Zaldua eta Iñaki Ibarguren arituko dira. 54 hazbeteko bi enbor ebaki beharko dituzte. Ariketa bakoitzean irabazleak hiru puntu irabaziko ditu, bigarren sailkatuak bi eta azkenak bat. Puntu gehien lortzen dituen taldeak irabaziko du lehiaketa.
24 partehartzaileek aste batzuk daramatzate jada entrenatzen eta saioak ikusmina piztu du. Hala, Krak eta Soraluze tabernetan kiniela egin da. Urretxuar eta zumarragar asko parte hartzen ari dira, bi euroren truke. Proba bakoitza nork irabaziko duen asmatu behar da.
Antolatzaileak gustura dira. "Aurreko urteetan koadrilen artean jokatu da, baina aurten partehar-tzaileak adinaren arabera sailka-tzea erabaki dugu. Saltsa pixka bat sortzeko egin dugu", aipatu du Toribio Kerejeta zumarragarrak. Kerejeta 30 eta 40 urte bitartekoak entrenatzen ari da, baina ez du faborito argirik ikusten. "Hiru taldeak nahiko berdinduta ikusten ditut. Hori ona da: hala ikusleek gehiago gozatuko dute", azaldu du.
Berak prestatzen dituen gazteetako batzuk ETB1 telebista kateko Bi errepidean telebista saioan agertuko dira hilaren 28an, Urretxu eta Zumarragako gizon-probari buruz eskainiko den erreportajean. Kerejeta aurten ere ikuskizun hori eskaintzeko prest da. "Zumarragako taldea animatuta dago eta besteak ere animatuko direla uste dut. Dirulaguntza txiki bat besterik ez dugu eskatzen. Izan ere, hilabeteak ematen ditugu saioa prestatzen eta afari koxkor bat merezi dugu sikiera!", amaitu du.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |