|

Azpeitia. Herriko gazteek eta haurrek Santa Engrazi egunaz goza-tzeko aukera izango dute apirilaren 20an Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako irteerari esker.
Ibilaldiko egunean partaide guztiek enparantza nagusian egon beharko dute 9.00etarako, autobusez Zestoara joateko. Eguraldiaren arabera, egitarauak aldaketak izan ditzakeen arren, mendizaleek prestatutakoaren arabera, Zestoatik Aizarna eta Santa Engrazira joango dira oinez eta iritsitakoan salda eta hamaiketakoa eskainiko dituzte. Eguerdian, berriz, meza izango da eta umeentzako jolas desberdinak antolatuko dituzte.
Bazkaldu Santa Engrazia bertan egingo dutela aurreratu zuten arduradunek eta, 17.00ak aldera, Aizarnara abiatuko dira, Azpeitira itzuliko dituen autobusa 18.00etan har-tzeko.
Parte hartu nahi duten mendizale gazteek apirilaren 17a baino lehen joan beharko dute Mendizaleen tabernara izena ematera. Partaide guztiek lau euro ordaindu beharko dituzte. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |