|

Azpeitia. Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolak aurrematrikula egiteko epea zabaldu du dagoeneko. Modu honetan, aurten bi edo hiru urte betetzen dituzten haurren gurasoek 2008-2009 ikasturterako aurrematrikula egin dezakete ikastetxean bertan. Izena emateko epea apirilaren 11ra arte egongo da zabalik.
Karmelo Etxegarai Ikastolan izena eman nahi duten gurasoek Azpeitiko Euskal Herria auzunean kokatuta dagoen ikastetxera jo beharko dute bulego orduetan, 9.00etatik 12.30era eta 15.00etatik 17.30era bitartean.
Aurreko larunbatean ikastetxeak, Haur Hezkuntza mailako ateak ireki zituen eta instalakuntzak ikusteko aukera izan zuten gurasoek.
Era berean, Urola Ikastolak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasten hasi behar dutenentzat izen-emate epea ireki duela adierazi du. Informazio gehiago nahi duenak Urola Ikastolako 943 150228 telefono zenbakira edota Karmelo Etxegarai Ikastolako 943 812697 telefonora dei dezake. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |