Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azkoitiko haurrek liburua jasoko dute larunbatean marrazki baten truke

Azoka Kontzejupean egingo da 11.00etatik 13.00etara

'Eskuz esku!' egitasmoaren helburu nagusia irakurketa eta liburuen trukaketa bultzatzea da

Haur bat liburuen begira Azkoitiko plazan.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Haur eta gazteen liburu eguna izango da larunbat honetan eta Azkoitiko Aizkibel liburutegiak, Gazte Informazio Bulegoak eta Abarketatxo ludotekak liburu trukaketa azoka antolatu dute. Aurtengo edizioan, ume eta gazteei eskainitako ekintzez gain, helduei zuzendutako ekitaldiak ere izango direla aurreratu zuten arduradunek.

Horrela, Aizkibel liburutegia udaletxe azpira, Kontzejupera, aldatuko dute larunbatean, 11.00etatik 13.00etara bitartean, eta Eskuz esku! izeneko azoka egiteko. Bertan, haurrek marrazkiak egiteko aukera izango dute eta hauen trukean liburuak emango dizkiete. "Dagoeneko hirugarren edo laugarren edizioa izango da larunbatekoa. Haurrek oso ondo erantzuten dute, iaz, ordea, bertso edo marrazki batez trukatzen ziren liburuak eta gehienek marrazkira jotzen zuten errazago", azaldu zuen Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoko arduradun den Esther Sudupek.

Egitasmo honen bitartez, ume eta haurren irakurtzeko zaletasuna eta liburu trukaketa bultzatzea lortu nahi da: "Irakurketaz gain, trukatu egiten da eta etxean askotan izaten ditugu irakurtzen ez ditugun liburuak edota gehiago irakurriko ez ditugunak, beraiekin zer egin ez dakigula. Liburu hauek beste ba-tzuengatik aldatzea ondo etortzen da eta trukaketa espiritu hori sustatu nahi da", gaineratu zuen Sudupek.

Bestalde, gaztetxo zein helduek parte hartzeko ateak zabalik edukiko dituzte lehenbizikoz. "Izan ere, gazteak eta helduak Aizkibel liburutegiko bazkide egiten badira edota beste liburu bat ekartzen badute, liburu bat jasoko dute trukean", aurreratu zuen GIBeko arduradunak. Liburutegira iritsi diren liburu berriak aurkeztuko dituzte eta musikaz girotuta egongo da ekitaldia.

Apirilerako ekimenak Larunbateko liburu trukaketa azoka apirileko ekitaldi nabarmenena izango den arren, herriko haurrek ekin- tza ugariz gozatzeko aukera izango dute hilabete guztian zehar Abarketatxo ludotekak eta Gazte Informazio Bulegoak antolatutako ekimenei esker.

Txuri Urdin izotz jauregira irteera antolatu dute apirilaren 27an 8 eta 17 urte bitarteko gaztetxoen-tzat. Parte hartu nahi dutenek hilaren 18a baino lehen eman beharko dute izena GIBeko egoitzan eta, arduradunek adierazi zutenez, ahalik eta azkarren egin beharko da izen-ematea, plazak mugatuta baitaude. Egun guztiko irteera izango da aipatutakoa eta prezioa hamabi eurokoa, ludotekako bazkideak direnek, berriz, bederatzi euro besterik ez dute ordaindu beharko.

Gaur arratsaldean, baratzagin-tzako logotipo tailerra egingo dute ludotekan, bihar jolas libreak antolatu dituzte eta ostiralean, aldiz, Play Station saioa izango da. Hurrengo hiru asteetara begira, jolas zuzenduak, frontenis saioak, eskulanak, sukaldaritza tailerrak, film emanaldiak, bingo saioak, futbol partidak eta mahai jolasak egingo dituzte, besteak beste, Abarketatxo ludotekako egoitzan bertan.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Zortzi eta hamazazpi urte bitarteko gazteek Txuri Urdin izotz jauregira irteera egingo dute apirilaren 27an
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |