Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Tolosa eta Baionako ehun ikaslek poesia errezitaldia eskainiko dute

sentimenduen mundua landu eta euskarazko olerkiez gozatu ko dute

Laugarren urtez Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosako Udalaren laguntzarekin antolatu du ikuskizuna

Ainhoa Etxeberria, Tolosako Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotzia, eta Angela Alamo, Galtzaundiko kultura teknikaria.argazkia: m.s.s.

marta san sebastián enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

tolosa. Poesia errezitaldiaren laugarren edizioa ate joka da dagoeneko. Aurtengoan ere Galtzaundi Euskara Taldeak, Tolosako Udalaren laguntzarekin, jaialdi berezia antolatu du Leidor aretoan apirilaren 18rako. Tolosako Hirukide-Eskolapioak ikastetxeko ikasleek, Laskorain ikastolakoek eta Orixe Institutuko ikasleek Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleekin batera parte hartuko dute bi urtez behin antolatzen den saio artistiko honetan. Orotara, errezitaldian 100 gaztek baino gehiagok parte hartuko dute.

Angela Alamo, Galtzaundiko kultur teknikariak adierazi zuenez, "poesia eta sentimenduen mundua ezagutzeko eta olerkiak euskaraz gozatu daitezkeela adierazteko", antolatu dute poesia errezitaldia. Musikaz, irudiez eta dantzaz lagunduriko ikuskizuna izango da eta gazteek poesiaren munduak esatekorik badutela frogatuko dute jaialdian. Ikasleek olerkietan landu dituzten gaiak, maitasuna, natura, bizitzaren legea edota Euskal Herria izango dira. Gainera, poesia guztiak beraiek sortutako musikaz lagundurik entzun ahal izango dira. Horretarako pianoa, gitarra, eskusoinua, baxua, txeloa, txalaparta eta flauta trabesera erabiliko dituzte errezitaldian.

Hilaren 18ko ekitaldiak helburu ezberdinak ditu. "Gazteen arteko anaitasun giroa piztea, poesiara eta literaturara hurbiltzeko bideak erraztea, musika eta antzezpena saio artistikoaren osagarri eta apaingarri izatea, gazteen iniziatiba eta gogoa sustatzea, euskararen prestigioa bilatzea ekitaldi erakargarrien bide eta sentimenduen mundua ezagutzeko kultur ekitaldiak antolatzea dira ikuskizun honek dituen xedeak", azaldu zuen Ainhoa Etxeberria Tolosako Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotziak.

Horrela, Tolosako eta Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleen arteko anaitasun lokarriak sortzen eta eraikitzen joan daitezen, ogitartekoak jatera eta freskagarriak hartzera gonbidatuko dituzte Tolosako Ekinbide Etxeko gelan. "Gainera, aurten MP4 eta USB-ak zozketatuko ditugu parte hartzen duten guztien artean", gaineratu zuten.

Galtzaundiko kideek adierazi zutenez, poesia emanaldia dela eta, ikastetxe guztietako gazteen olerkiak liburuxka batean argitaratuko dira partehartzaileen artean banatzeko eta ikastetxeetara bidaltzeko. Honetaz gain, liburutegietara, kultur etxeetara eta udaletxeetara ere zenbait ale iritsiko dira. Gainera, ekitaldia bideoan ere grabatuko dute.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |