Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Eskualdeko udalek eta Kutxak euskararen erabilera sustatuko dute

hizkuntzaren normalizazio rako konpromisoak hartu dituzte erakundeek

Jarraipen batzorde bat jarriko dute abian lortuko diren emaitzak aztertzeko

Debagoieneko alkateak, Kutxa eta Foru Aldundiko ordezkariekin, atzoko ekitaldian.argazkia: a.d.

anabel dominguez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

arrasate. Euskararen erabilera sustatzea. Horixe da atzo eskualdeko zortzi udaletako ordezkariek Gipuzkoa-Donostia Kutxarekin sinatu zuten hitzarmenaren helburua. Ekimen honen bitartez, elkarren arteko harremanak, ahozkoak eta idatzizkoak, "euskaraz izan eta, horretarako, baliabideak jartzeko" konpromisoa hartu zuten. Aldi berean, aipatutako finantza erakundeak Debagoienean dituen 13 bulegoetan berezoekin euskararen presentzia indartzeko ahalegin berezia egiteko hitza ere eman zuen.

Arrasateko Kulturaten egin zuten ekitaldian bailarako zortzi herrietako ANV-EAK, Aralar eta EAJ-PNVko alkateez gain (Bergararen kasuan kultura zinegotzia, Enara Minguez, egon zen), Kutxako Giza Baliabideetako arduradun den Carlos Ruizek eta Foru Aldundiko Euskara zuzendariak, Esti Alkortak, parte hartu zuten, besteak beste.

Atzoko hitzarmena Aldundiak, Kutxak eta Eudelek 2007ko apirilean lortutako akordioaren baitan dago eta honek lankidetzarako dinamika udal eremura eramatea aurreikusten du. Urrian Buruntzaldean an-tzeko akordioa izenpetu zuten eta aurrerantzean beste eskualdeetara ere zabaldu nahi dute ekimena.

neurriak Bezeroari lehen hitza euskaraz egitea; bulegoetako langileek lanean euskaraz jarduteko gai izan daitezen etengabeko trebakuntza eta laguntzarako "tresna informatiboak" jartzea; sukurtsaletan idatzitako dokumentuetan euskarari lehentasuna ematea, eta kanpainen bidez beren zerbitzuak euskaraz erabiltzeko deia luzatzea dira Gipuzkoa-Donostia Kutxak hartuko dituen neurrietako batzuk.

Carlos Ruizen hitzetan, berak ordezkatzen duen erakundea euskara zerbitzu eta lan hizkuntza izateko urratsak ematen ari da, bezeroei "kalitatezko" arreta eskaintzeko xedearekin. "Kutxa gizarteari zor zaio eta bezeroari zerbitzua euskaraz jasotzeko duen eskubidea bermatu nahi diogu", azpimarratu zuen.

Bestalde, Ruizek gaineratu zuenez, martxoan hiru urtetarako hizkun-tza plan orokor bat onartu zuten Kutxan eta 2010erako hiru langiletik batek lanean euskara normaltasun osoz erabil dezan nahi dute.

Arrasateko alkate den Ino Galparsorok, bere aldetik, nabarmendu zuenez, hitzarmena"borondate adierazpen soila izan ez dadin, garran-tzitsua izango da neurgailu sistemak eta ebaluaziorako irizpideak hasieratik finkatzea". Horregatik, jarraipen batzorde bat arduratuko da jaso-tzen diren xedeak eta emaitzak aztertzeaz. Akordioa bost urtetarako da eta beste bost urtez luzatzeko aukera izango dute.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |