|

Elgoibar. Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak Gipuzkoako Euskal Dantzariek Biltzarraren laguntzarekin antolatzen duen Elgoibarko VII. Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa datorren asteburuan jokatuko da Herriko Antzokian.
Lehiaketako probak larunbatean jarriko dira abian (16.30ean), 11 eta 15 urte arteko neska-mutilen partaidetzarekin, hain zuzen ere.
Txapelketako lehen jardunaldi horretan parte hartuko duten neskek, Erribera soinu zaharra eta Saltokako zortzikoa dantzatuko dute eta mutilek, berriz, Desafioa eta Brokel makilenaren zortzikoa .
Dantzarien artean, Aitor Asenjo, Imanol Iturrino, Nora Bastida, Iraitz Gonzalez, Nerea Perez, Ane Espilla, Leire Melgosa, Itziar Aldalur, Nerea Badiola, Arantza Ferreiro eta Maria Ferreiro elgoibartarrak arituko dira.
Edonola ere, Elgoibarko VII. Aurresku eta Soinu Zahar txapelketak igandean izango du jarraipena Herriko Antzokian, 11.00etatik aurrera.
Bigarren jardunaldi horretan 7 eta 11 urte arteko dantzariak arituko dira. Mutilek Abarketak eta Agurra dantzatuko dute eta neskek Agurra eta Ormatxulo soinu zaharra.
Igandeko probetan Maddi Mendibil, Naia Makazaga, Andrea Arregi, Miren Astigarraga eta Nora Kortaberria dantzari elgoibartarrak arituko dira.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte txapelketa ikustera joateko. >J.L.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |