|

Txistulari gazte bat iazko txapelketako edizioan.argazkia: Ainara hernando
Hernani. Musika Eskola Publikoko txistulari taldeak, Udal Txistulari Bandak eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatuta, Udalaren babesarekin, Hernaniko IV. Txistulari Jaialdia izango da ostiraletik igandera bitartean. Ekitaldi nagusia larunbatean izango da, Milagrosa kaperan egingo den Txistulari Gazteen Txapelketa, hain zuzen ere. Lehiaketa 16 urtez azpiko txistulariei dago zuzendua eta antolatzaileek hiru maila bereiztu dituzte.
Gaztetxoenak izango dira lehenak txistuari eta danbolinari eragiten, 11.30ean egingo dute Milagrosa kaperan. Segidan, helduxeagoen txanda iritsiko da. Taldeen lehiaketa, azkenik, 17.00etarako iragarrita dago. Partaide bakoi-tzak pieza bana eskainiko du eta doitasunez jotzea, soinuaren kalitatea, doinuaren zailtasuna, interpretazioa eta txistularien jarrera irizpide izango dituzten epaimahaiko kideak bereganatu beharko ditu. Sari banaketa, 18.30ean egingo dute.
Txapelketa larunbatean izango bada, ikuskizuna izango da ostiralean 19.30ean Sandiusterrin, Izeia folk taldearen eskutik. Ismael Yagüe -goi mailako tituluduna txistuan eta Melotxin, Mikelats eta Verdini dan-tza taldeetan ibilitakoa- musikaren alorrean eta Izaskun Iturri dantzarenean sortzaile dituen Atarrabiako taldeak aipatu bi esparruak uztar-tzen ditu 2000 urtean bideari ekin zionetik. Ostiraleko emanaldian, Yagüek txistua, silbotea, txirula, alboka, teklatua eta perkusioa joko ditu eta Amaia Domeño, Katrin Kanpo eta Goizane Ilundain izango ditu lagun musikari dagokionez. Dantzari moduan Izaskun Iturri eta Iker Moreno arituko dira.
Jaialdia amaitzeko, txistularien topaketa izango da igandean. 10.00etan, txistulariek diana joko dute herriko kaskoan zehar. 12.30ean dantzaldia ikusi ahal izango da plaza Berrin (euria gingo balu ikuskizuna udaletxeko arkupetan izango li-tzateke). Jarraian, herri bazkaria izango da Santa Barbara elkartean eta eguna festa giroan amaitzeko, kalejira iragarri dute 18.30etik aurrera udalerrian barrena.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |