
Ixabel Agirresarobe, atzo, Donostiako aurkezpenean.argazkia: ainara garcia
Donostia. Usurbilgo kaleak an-tzeztoki bihurtuko dira datorren larunbatean, I. Kale Antzerki Eguna egingo baita herriko plazan eta bere inguruan. Bertan, talde profesionalek eta amateurrek adin guztietara egokitutako ikuskizunak eskainiko dituzte, goizeko eguerditik aurrera.
Clowns pilotariak, mimoak eta bufoiak ikusteko aukera egongo da herriaren bihotzean. Dema plaza, kale estuak, frontoia, eliza eta balkoiak, besteak beste, antzerkiaren "magiaz" beteko dira, ekitaldiaren antolatzaileek atzo Donostian emandako prentsaurrekoan azpimarratu zutenez.
Usurbilgo alkateak, Xabier Mikel Errekondok, Kultura zinegotziak, Nerea Erauntzetamurgilek eta Alex Tello eta Ixabel Agirresarobe an-tzerkilariek programa zabalaren ekimenak zehaztu zituzten.
Errekondoren esanetan, ekimenaren helburu nagusia "kale an-tzerkiaz gozatzea da". Honez gain, euskarazko kale antzerkia bultza-tzea eta Euskal Herrian egiten den disziplina honetako lanaren bilgune eta topaleku izatea jarraitzen du.
Eguerdi aldera, 14.00etatik 16.00etara, herriko musika taldeak udaletxe aurreko plazan arituko dira. Despervicio, Xau eta Odolaren Mintzoa, hain zuzen ere.
Eguraldi txarra egiten baldin badu, ekintza guztiak Usurbilgo frontoi estalian burutuko dira.
Usurbilgo alkateak azaldu zuen aurtengo ekitaldia lehen saiakera "xumea" dela, baina aurrera begira eguna "sendotzeko" asmoa erakutsi zuen.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |