Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Xoxoteko bidea irekitzen duen giltza eskatzeko epea zabaldu du Azpeitiak

Apirilaren 30a izango da azken eguna

Inguruko baserri, baso edo ganadu ustiapena duten pertsonek erabili ahal izango dute zerbitzua

Xoxoteko tontorrean dagoen aterpetxea.argazkia: n.g.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Izarraitz mendikatera igotzeko autoentzako pistako giltza aldatu egin du Azpeitiko Udalak eta behar dutenek eskatzeko epea zabaldu du. Xanet Esnaola alkateordeak adierazi zuenez, auto gehiegi igotzen dira gaur egun eta arazoa ekiditeko hartu dute erabakia: "90. hamarkada hasieran giltza behar zutenei eman egin zitzaien, baina, gaur egun, kopia asko egitearen ondorioz, auto gehiegi igo-tzen dira mendi tontorrera. Ez dugu uste, giltza, pista eta Izarraitz mendikatea horretarako erabili behar direnik".

Horregatik, Lagun Onak elkarteko mendizaleekin, Xoxoteko aterpetxeko arduradunekin eta tontorreko antena kudeatzen duen Itelazpi enpresa publikoarekin hitz egin dute eta giltza aldatzea erabaki dute. Aurreko giltzarekin gertatutakoa ez errepikatzeko, ordea, kopiak ateratzea ezinezkoa dena jarri du oraingo honetan Azpeitiko Udalak eta, ondoren, beharrezkoa duten azpeitiarren artean banatuko dute berria, baina eskaeraren arrazoiak ondo justifikatuta egon beharko duela nabarmendu zuten.

"Gaur egun, hasieran zuen helburu nagusia mantentzen da, mendirako bide publikoa modu egoki batean erabiltzea eta giltza berria nahi duenak, baserrira, baso eta ganadu ustiapenetara edota Izarraitz mendikatearen gailurrean jarritako antena zerbitzuetara joateko helburu zuzena izan beharko dute. Trakzio mekanikodun edozein ibilgailuk mendiko bide publiko hori erabiltzeko baimen berezia izan behar du", gaineratu zuen Esnaolak.

Horrela, Izarraitz inguruko Goiko Saletxe baserriaren aurrean dagoen ateko giltza berria nahi duten pertsona guztiek ondo justifikatutako eskaera udaletxeko Erregistro Orokorrean egin beharko dute 9.00etatik 14.00etara bitartean. Horretarako epea apirilaren 30era bitartean egongo da zabalik eta giltza zaharra dutenek ere idatzia egin behar dutela esan zuten arduradunek.

Eskaera guztiak jasotakoan, Udalak aztertu eta behin-behineko zerrenda bat onartuko du, idatzia sartu duten pertsona guztiei erreklamazioak edota alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea emanez. "Epe hori igaro ondoren, Udalak, Alkatetza Ebazpen bidez, kasuz kasu egindako erreklamazioak erantzun eta behin betiko onartuen zerrenda jakinaraziko du. Ondoren, giltza izatea behar bezala justifikatu dutenei telefonoz deituko zaie derrigorrezko hitzarmena egin eta giltza jasotzera etor daitezen", azaldu zuen.

Lehiaketa Bestalde, Azpeitia eta Azkoitiko udalek Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketa antolatu dute. Irudiek uraren garrantzia azpimarratu beharko dute, alde ona eta txarra, eta lanak aurkezteko epea urriaren 25a izango da.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Eskaeraren arrazoiek ondo justifikatuta egon behar dutela nabarmendu zuten ordezkariek
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |