|

Aitor Mendiluze bertsolaria omenduko dute.argazkia: n.g.
tolosa. Irurako Ikastolak Kilometroak-08 ekimenaren baitan hainbat ekintza antolatzen ari da urtean zehar. Hurrengoa larunbat honetan bigarren eskuko azoka berezia izango da. Tolosako Triangulo plazan egingo dute, eta 9.30ean hasi eta 13.30era bitartean erabilitako objektuak erosteko aukera izango dute bisitariek.
Kilometroak 08-ko garbitasun eta ingurugiro batzordeak proposatu zuen ideia da merkatu txikia antolatzearena. Hondakinen sorrera murrizteko eta herritarren prebentzioaren aldeko kontzientzia indartzeko helburua du bigarren eskuko merkatuak. Denetariko materiala eskuratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek eta jasotako diru osoa Kilometroak-08 ekimenean laguntzeko izango da.
"Ingurumenarekiko kontzien-tziazio eta sentsibilizazioarekin zerikusia duten ekimenak aurrera eramaten dituen Artelatz enpresarekin harremanetan jarri ginen eta hasiera batetik prest agertu dira ekimen honetan laguntzeko", azaldu zuten ikastolako kideak.
Bestalde, larunbatean bertan beste ekitaldi bat ere izango da. Irurako herrian zenbait herritar omenduko dituzte, Kilometroak 08-aren baitan, egindako lana eskertzeko. Alde batetik, Laskibar eta Jauregi-Berri baserrietako ordezkariek errekonozimendua jasoko dute euren herrian eta, bestetik, Aitor Mendiluze bertsolaria (Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazlea) eta Lore Amenabar soinu jolea ere omenduko dituzte. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |