|

arama. Mari Jose Olazabal Aldasorori duela zortzi urte eskaini zioten lehenengoz alkatetzarako kargua Araman. Orduan baiezkoa esan zuen, herriaren alde lan egiteko aukera polita izango zelakoan. Azken udal hauteskundeetako emaitzen ostean, hirugarren aldiz dago orain alkate karguan Araman.
Zein izan da legegintzaldi honetako erronkarik nagusiena?
Hainbat ildo nagusi ditugu datozen lau urteetarako, lehenengoa herriko zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzea litzateke. Eta honekin lotuta, udaletxea berritu nahiko genuke. Daukaguna ez dago oso zaharkitua, baina irisgarritasun aldetik ez da erosoa eta leku falta ere badugu. Hasita gaude jada proiektu honen planteamendua egiten, orain hizketan ari gara apaiz etxearen inguruan, bertako zatiren bat lortuz gero, gauzak berrantolatzen hasi baikinateke. Bestalde, kirolaren inguruan ere behar bat ikusten dugu herrian, eta lokal bat egokitu nahiko genuke hainbat kirol jarduera aurrera atera ahal izateko. Azkenik, Arau Subsidiarioak ere berrikusi eta berritu nahi ditugu datozen urteetan.
Zein proiektu dituzue orain esku artean?
Ingurumen naturalarekin lotua nahiko proiektu potoloa daukagu, saneamenduarekin lotua. Orain dela urte batzuk bukatuta utzi genuen ur hornidura herrian, orain Arama osoak dauka ur edangarria. Lan hauek amaitzean ikusten genuen beharrezkoa zela zikintzen dugun ur hori bideratu eta garbi-tzea. Jada egina daukagu proiektua, gure helburua hori kanalizatu eta kontrolatzea da inguru naturala zaintzeko helburuarekin. Orain, soilik hau aurrera ateratzeko diru laguntzaren zain gaude, baina, kontua da Arama herri txikia dela eta lehentasunak beste toki batzuetan dituzte.
Ingurumen naturalaren inguruan beste hainbat proiektu dituzue, zeintzuk dira?
Naturarekin lotuta, zenbait lursail lortu ditugu eta horiek sailkatu, definitu eta zertarako diren egokiak jakin nahi dugu, bertako nekazariek erabili ahal izateko. Zenbait ustiaketa badaude herrian, baina badira hainbat lursail eta horiei ere erabilpena eman nahi diegu. Terreno batzuk jada erabiltzen dira lehenago egin ziren hitzarmen bidez, baina orain egin behar dena da zenbat dugun, zein motatakoa den eta horiek nola izango zen komenigarria erabiltzea zehaztea da, gero herritarrei eskaintzeko. Garbi duguna da ingurua zaindu behar dela, denon onerako. Bestalde, ibilbide naturalak berreskuratu eta zaindu nahi ditugu, beharrezkoa ikusten dugulako eta hor ere badugu lana.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |