
Buruztanka
URUARI emana egoten naiz maiz, neure neurezkoa dut hori. Zerbaitek arduratzen nauelarik, apenas ematen diedan deskantsurik neuronei. Kezka, larritasuna eta ezinegona sortzen zait, obsesio moduko bat. Azken boladan horrek agintzen du nigan, buruztanka leitzen duzuenok badakizue. Eta arduratzen nauena, beti, ia beti, harremanak dira; ez naiz alferrik emakumea. Botere politikoa, ekonomikoa eta soziala gizonena da, afektiboa aldiz gurea. Sentimenduen mundua, bizitza sor-tzeko ahalmena eta heziketa bera emakumeon eskutan daude, guk dugu maitasunaren hariak mugitzeko giltza. Jeneralean.
b
Aste honetan asertibitateaz aritu naiz hausnarrean. Komunikatzeko modu heldua da, adierazpide argi, zuzen, kontziente eta orekatua. Inori oldartu gabe eta era berean bertzeen borondateari men egin gabe, gure iritziak azaltzeko eta eskubideak defendatzeko gaitasuna da. Gure ideiak inor mindu gabe komunikatzea, alegia. Lagun kuadrilaz ere aritu naiz pentsatzen egunotan. Familia ezin dugu aukeratu baina lagunak bai. Niretzat ordea, ttikitako kuadrila bigarren familia da. Ikastolako lagunak gara, urte jakin batean jaio ginelako adiskidetasunera kondenatuak. Neronek aukeratu gabe tokatu zaizkidan lagunak. Ondotik etorri direnak nik aukeratu ditut, eta eurek ni. Harreman sanoagoa ematen du, elkartzen gaituenetik abiatuta lotu baikara. Alta, batzen ez gaituena onartzea, partekatzen eta ulertzen ez duguna errespetatzea, ez al da hori maitasuna? Gauza bera da bikote harremanetan. Ulertezina ulertzen saiatzea alferrikakoa da baina bertzearen misterioaren besoetan erortzea lorpen handia. Bertzeak errateko duena aditzean dago komunikazioaren gakoa, jakinik batzutan entzun nahi ez duguna erranen digula, jakinik maiz isiltasuna izanen dela bere errateko manera. Aditu eta errespetatu. Psikoterapeuta bati leitu diot berriki: Ongi komunikatzea elkarri begiratu eta errespetatzea da. Uneoro bakoitza den bezalakoa agertzea eta bertzeak hori errespetatzea.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |