Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Bertsozaletasuna sendotzen

Orain arte, Pasaian bertsotan aritu nahi zuenak eskualdeko beste herri batera joan behar zuen. Baina urtarrilean Antxon Aho Bero+2 eskola sortu zen. Datorren urtean ekimen hau beste barrutietara zabalduko da

Aho Bero+2ko zenbait ikasle eta irakasle.argazkia: oarsoaldeko hitza

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

p ARRANDATIK parrandara. Xede honekin ekin dio Antxoko Aho Bero+2 bertso eskola berriak bere ibilbideari. "Gure helburua ez da lehiaketetan parte hartzea, baizik eta afarietan eta elkartzen garenean ondo pasatzea, baita klaseetan ere", zehaztu du Haritz Casabalek, irakasleetako batek.

Urtarrilaren 15ean, Mikel Salazar herritarrarekin batera, hasi zen martxan Pasaiako bertsozaleak biltzeko lehenengo tokia. Gaur egun hamar ikasle dabiltza bi taldetan banatuta. Bata asteartetan eta bestea asteazkenetan, ordu eta erdi irauten du saio bakoitzak gutxi gora-behera. Gehienek 18 urte dauzkate, baina helduagoak direnak ere badaude.

Orain arte gaztetxean bildu izan dira, baina aste honetatik aurrera Antxoko AEK euskaltegian dagoen gela batean egingo dituzte eskolak. Casabal oso pozik dago ekimen honek izan duen erantzunarekin: "Inongo publizitaterik gabe hamar bat ikasle izatea ez dago batere gaizki".

zaletasuna

Eskualdean erroturik

Oierrek eta Garbiñek, ikasleetako bik, eskarmentu hau oso positibo-tzat jo dute. "Afarietan eta parrandatan abesten ibiltzen ginenoi Haritzek eta Mikelek komentatu ziguten eskola bat sortu behar zutela. Esan eta segituan animatu ginen", azaldu du Oierrek. Garbiñe ere lagunengatik hurbildu zen lehenengoz gaztetxera.

Pasaian eta eskualdean bertsozaletasun handia dagoela uste du Casabalek. Lezoko Mañontzik, Errenterian Xenpelarrek eta Oiar-tzungo bertso eskolak 30 bat ikasle hartzen dituzte astero. "Eskualde gutxi daude hainbeste zaletuekin", adierazi du irakasleak.

Orain arte bertso eskola ez izatearen arrazoia jendearen alperkeriari leporatu dio. "Guk ere duela bi urte egin genuen eskola sortzeko beste saiakera bat. Baina ikasketa eta lan kontuak zirela eta, ez zen aurrera atera", azaldu du Aho Bero+2ko sortzaileetako batek.

Baina oraingoan ekimen hau urtetan mantenduko dela dirudi. "Udalarekin dagoeneko izan dugu kontaktu informal bat. Aurten urtarrilean hasi ginenez, ez dugu diru laguntzarik eskatu. Baina datorren ikasturtea irailetik hasiko dugunez, hasieratik izango dugu laguntza ekonomikoa. Udalak jarri duen baldintza bakarra eskola beste hiru barrutietara zabaltzea izan da", aipatu du.

Baina dirua lortzeko beste bide batzuk ere badaude. Honen adibide atzo Basari elkartean egin zuten afaria izan zen. Jende mordoak erosi zituen astean zehar 10 eurotan txartelak. Elkarteko jakiak dasta-tzeko eta bertsoak entzuteko aitzakiarekin, bide batez, bertso eskola berria lagundu zuten.

"Dagoeneko taldeak eginda daude. Baina bertsoak gustuko badituzu eta lotsatia ez bazara, hurbildu zaitez asteartetan 20.00etan euskaltegira", dei egin dute.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |