Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Gaur Zegaman, eztia eta gozoa

Gipuzkoako eztigile onenak lehiatuko dira erle egunean

Euskal Herriko gozogile ezagunenen produktuak erakusketan izango dira 10.30etatik aurrera

Pasa den urteko Zegamako Erlezain Eguneko irudia.argazkia: i.a.

ane albisu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zegama. Txistulariek ekingo diote gaur Zegaman izango den Erlezain Egunari, protagonista nagusienak eztia eta gozoak izango dira.

"Duela zazpi bat urte Gipuzkoako eta Euskal Herriko ezti txapelketak Usurbilen egiten ziren eta Zegaman bazenez bertan parte hartzen zuen talde bat, orduz geroztik lehiaketa bertan egitea erabaki genuen eta hortik sortu zen Zegamako Erlezain Eguna. Honen helburua, eztiaren promozioa egiteaz gain, ezagutzera ematea da", azaldu du Edurne Albisuk, Zegamako alkateak

Goizean, 10.30etatik aurrera Euskal Herriko gozogile onenak beren produktuak jarriko dituzte ikusgai. Hauek, Arabatik eta Gipuzkoatik etorritakoak izango dira gehienbat, eta horien artean aurkitzen dira, besteak beste, Beasaingo Unanue, Tolosako Gorrotxategi eta beste hainbat gozogile.

Nobedadeen artean izango dira Zegamako intxaur pastak. "Duela gutxi aurkitu zen bertako baserri batean intxaur pastak egiteko errezeta bat. Jose Mari Gorrotxategirekin hitz egin ondoren, ohartu ginen honelakorik ez zela eta, horregatik, bertako produktua izan zena berreskuratu nahian, Zegama okindegiarekin adostu eta pastak egin dituzte orain Erlezain Egunean dastatu eta erosteko", adierazi du Edurne Albisu, Zegamako Alkateak.

Ondoren, 11.00etan hasiko da Gipuzkoako X. Ezti lehiaketa. Bertan, bailarako txapelketetan sarituak izan diren 21 milalore motako eztiak aurkeztuko dira.

Eguerdian, Durrunbari ekingo zaio Aseginolaza Anaien kaletik pilotalekura bitartean, hau da, bidean erlezainek erlekumeak biltzeko dituzten teknikak ikusteko aukera izango da. Ostera, ezti lehiaketa amaituko da eta Erlekumearen bilketa izeneko antzezlanarekin jarraituko dute ekitaldiek.

13.00etan Urteko erlezainak omenduko dituzte: Jose Zurutuza Iturrioz lezoarra, Santi Matxain Zubeldia lazkaotarra, Jabier Ugarte Lizarralde oñatiarra eta Juan Iñurrategi legazpiarra eta, jarraian, ezti lehiaketako irabazleen sari banaketa izango da.

Bertara hurbiltzen diren bailarako herritarrek, gainera, gozoak eta eztia doan dastatzeko aukera izango dute 13.15ean eta, ondoren, bazkari herrikoia izango da herriko Ostatuan. Bazkari txartelak 20 euroko kostua izango du eta, bertan, erlezain ekipoa zozkatuko dute.

bertso jaialdia Arratsaldean, aldiz, Tobera musika eskolako trikitilariek kaleak girotuko dituzte eta 18.30ean Zegamako udal pilotalekuan, bertso jaialdia izango da, Kasino elkarteak antolatuta eta Udaleko Kultura batzordeak babestuta.

Bertan parte hartuko duten bertsolariak, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Unai Agirre eta Iker Zubeldia izango dira. Gai jartzailea, ostera, Jon Zaldua izango da.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Herriko intxaur pastak izango dira Erle Eguneko aurtengo nobedade nagusia
Gipuzkoako milalore Ezti Lehiaketa jokatuko da 11.00etatik aurrera herriko plazan
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |