|

Orkatzategi inguruko paraje zoragarria.Argazkia: Utzitakoa
Lasarte-Oria. Ttakun Kultur Elkarteak Oinatz Taldea sortu berri du. Helduentzako aisia, kultura eta helburu linguistikoak uztartzea xede duen taldeko kideek hilaren 27an egingo dute lehen irteera Araotz bailarara eta datozen hilabeteetarako Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzeko asmoa iragartzearekin batera, aurrerantzean antolatuko dituzten ekimenetan parte hartzera animatu nahi dituzte lasarteoriatarrak.
Inguruko txokoak ez ezagutu arren maiz bidaiak urrun egiteko joeraz jabetuta, helduek aisialdiaz gozatzeko proposamen berritzaile batekin datoz Oinatz taldeko kideak. Mailu Arruti koordinatzaileak dioen moduan, "sarritan, oporraldian batetik bestera gelditu gabe ibiltzen gara denbora gutxian ahalik eta gauza gehien ikusteko edo beste muturrera jotzen dugu, hots, etzan eta kolperik jo gabe egon". Oinatz taldekoek, ordea, hirugarren aukera bat proposatzen dute, hots, "behar adina denbora hartu eta lekuan lekuko kultura, natura, historia, kondairak, ohiturak, sinismenak, giza harremanak, etab. ezagutzea, beti ere Euskal Herrian barrena".
Baina helburu linguistikoei ere eutsi nahi diete eta ekimenak euskaldun zaharren eta berrien arteko zubiak sortu edo sendotzeko balio dezakeela pentsatu dute. Horregatik, taldeak euskaraz funtzionatuko du eta prestatuko duten materiala nahiz azalpenak hizkuntza horretan izango dira. Hortaz, irteeretan parte hartzea inori debekatuko ez bazaio ere, taldearen dinamika euskara hutsean izango dela azpimarratu nahi dute.
Sortu berri den taldeak ez du kide askorik oraingoz eta ekimena erakargarria dela uste dutenei, ostegunero 20.00etan Ttakunen elkartzen direla jakinarazi nahi diete.
Lehena Araotzera Arestian aipatu bezala, lehen irteera Araotzera egingo dute. Hilaren 27an 08.00etan abiatuko dira taxien geltokitik Orkatzategira bidean. Araotzen Lope de Agirreren sorlekura eta Sandalira egingo dute bisita. Norberak etxetik eramandako bazkaria Arantzazun dastatu ostean, Arrikutz kobazuloetara joango dira eta Oñatin bueltatxoa eginda etxerako bidea hartuko dute 19.00ak aldera.
Bai Araotzekoa bai ondorengoak ere, edonori zuzendutako irteerak izango dira eta edonork egin ahal izateko modukoak, familiarekin egiteko aproposak.
Aurrerantzean egingo dituzten irteeren maiztasuna ez dute definitu oraindik baina bai igandetan egingo dituztela. Aukeratutako lekuak, kultura, natura eta historia aldetik interesgarritzat jotzen dituztenak izango direla aurreratu dute, lekuan lekuko bitxikeriak ezagutu asmoaz.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |