Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Bullying-aren historia berridatzi

Eskoletan ikasleen artean biolentzia eta jarrera arrazistak prebenitzeko Antzerki Foruma erremienta gisa erabiltzea proposatzen du Baketik fundazioa

Mary Ward-eko ikasleek antzerkia berridazten dute ikuspuntu positibotik.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

"L AGUNTZA eske ari naiz, baina ez duzue ezer egiten. Lehenengo aldian txantxetan ari zinetela uste nuen. Baina gero niri buruzko zurrumurruak zabaltzen ari zinetela iruditu zitzaidan. Bazkaltzeko garaian ez zuen inork nire ondoan eseri nahi. Eta bakarrik egoten nintzen beti. Egun batean, komunean nengoela, kanpotik txistua botatzen, oihuka eta irainka aritu zineten. Beldurra sentitu nuen. Txirrinak jo zuenean bertan geratu nintzen. Gero, gelara itzuli nintzenean, irakasleak errieta egin zidan berandu iritsi nintzelako".

Sara da testigantza horren protagonista eta, beraz, bullying egoera triste baten biktima. Zoritxarrez, bere kideengandik jasaten duen jazarpenak amaiera gaiztoa dauka: Sara altuera batetik eroriko da eta hanka hautsiko du. Kasua komunikabide guztietan agertuko da.

antzerki aldatzailea Zorionez, baina, istorio hori ez da benetakoa, horrelako kasuak gertatzen badira ere. Baketik fundazioak bultzatu duen Antzerki Forum bateko protagonista da Sara. Ikasturtean zehar, ikasgeletan jarrera biolentoak eta arrazistak prebenitzeko egitasmo berritzaile baten testuinguruan, zortzi eta hamabi urte bitarteko 5.000 haurrek ikusiko dute antzezlan hori. Eta, hori gutxi balitz, gidoia berridazteko aukera izango dute.

Iaz esperientzia pilotu bat martxan jarri ondoren -29 eskola eta 1.200 ikaslek hartu zuten parte-, joan den urrian abiarazi zuen Antzerki Forumaren egitasmoa Baketikek, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Aurten Arantzazutik Euskal Autonomia Erkidegoko 85 ikastetxetako 5.000 lagun igaroko dira.

egitasmoaren arrakasta Donostiako Mary Ward eskolaren txanda da. Elena Aranbarri eta Mai Gorostiaga aktoreek egin diete harrera Bosgarren mailako 40 bat haurrei eta antzezlanari ekin diote. Gica (lekukoa), Jone (erasotzailea) eta Sararen (biktima) istorioa antzeztuko dute, modu atsegin eta umoretsuan baina bullying-aren ondorioak bere gordinean azalduz.

"Antzerkiaren bitartez sentimenduak transmititu eta ikusleekin enpatizatzea, haurrei pentsaraztea errazagoa da", azaldu du Aranbarrik. Horregatik, funtzioan zehar gaztetxoek barre egiten dute, aurpegi serioarekin begiratzen diote elkarri eta antzezleei plateren gisako begiekin begiratzen diete. Batez ere Sararen istripuarekin istorioa amaitzen denean.

"Zer iruditu zaizue?", galdetu die Mai Gorostiagak obraren amaieran. "Polita!", erantzun du haur batek. "Baina tristea ere bai", gaineratu du beste batek. Haurrekin debate txiki bat izan ondoren, aktoreak proposamen bat egin die: "Alda ditzagun zuen ustez negatiboak diren istorioaren zatiak. Zuek zarete orain gidoilari, zuzendari eta aktore".

Orduan, umeak istorioaren zenbait zati aldatzen hasten dira. Aktoreek, momentuan eta bat-batean haurren iradokizunak jasotzen dituzte eta azkenean beraiek dira ikusi nahi dituzten aldaketak adierazten dituztenak, taula gainean, aktoreekin batera. Azkenean, nolabait esateko, Sararen istorioa berridatzi dute: erasoa jasatean irakasleei eta gurasoei kontatu die eta horiek neurriak hartu dituzte gehiago errepika ez dadin.

Gorostiagak adierazi duenez, an-tzerkia ikusi ondoren zenbait ikasle irakasleengana gerturatu ohi dira ezagutu duten bullying kasuren bat kontatzeko. "Pertsonaien lekuan jar-tzen dira eta biolentziari aurre egiteko zerbait egin dezaketela konturatzen dira. Batzuetan haurren bat negarrez hasten da, horrelako zerbait bizi izan duelako", esan du.

Irakasleak ere gustura geratu ohi dira egindako lanarekin."Guretzat bullying-a kezka handia da. Oso balorazio positiboa egiten dugu, gainera haurrei gertaera negatiboak alda-tzeko aukera ematen zaie", azaldu du Juani Barraganek, Mary Ward-eko arduradunak.

Baketik fundazioko zuzendari Jonan Fernandez ere iritzi berekoa da. "Normalean, gazteei baloreak eskaini nahi dizkiegunean, gomendioak edo aginduak ematen egiten dugu. Ekimen honek, berriz, esperientzia bat sortzen du umeengan eta hortik aurrera haiek osatzen dituzte beren erreflexioak", esan du. Egitasmoaren arrakasta ikusita, Baketikek bigarren fase bat ere jarri nahi du martxan, gurasoak, irakasleak eta ikasleak elkarrekin tailer batzuetan parte har dezaten.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
antzerki foruma
Nondik dator. Brasilen sortu zen 70eko hamarkadan, nekazariek eta langileek beren eskubideak aldarrikatu zitzaten eta Augusto Boal izan zen sortzailea. Ondoren irakasle eta ikasleek erabili zuten eta gaur egun praktikan jartzen dute artistek, gizarte langileek, psikoterapeutek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek.
Baketiken egitasmoa. Antzerkiaren bidez, indarkeria eta jarrera arrazistak prebenitzeko Irlandan arrakasta izaten ari den esperientzia ekarri dute.
Nola? 25 minutu irauten duen an-tzezpenak, indarkeria eta jarrera arrazistekin harremana izanik, bukaera zorigaiztokoa duen istorio bat konta-tzen du. Antzerki lana zortzi eta hamabi urte bitarteko ikasle gazteen aurrean antzezten da eta, bukatu eta gero, iradokizun positiboak asmatzen dituzte. Azkenean ikusleak beraiek dira aldaketen zuzendari eta aktore.
lZergatik? Antzerkia ikuspegi ezberdinetatik kontatzen dute, ikusleen iradokizunen arabera. Jazarpenari aurre egitean metodo parte-hartzailea erabiliko dute, eta egunero bizi dituzten harreman berberak dauzkaten gaztetxoen bidez, ikusle gazteak aurkezten zaien istorioarekiko identifikatuta sentitzen dira.
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |