
Parentesiak
rteak pasatu ditu (tira, hainbeste ere ez, kontuan izanik zaharrenak bedera-tzi urte dituela, zazpi bigarrenak eta lau hirugarrenak, baina kontakizunak interesa piztuko badu zenbait datu muturrera eraman behar) diruak zer garrantzia duen erakutsi nahian. Ez berak izugarria ematen diolako. Ez du nahi bere txikiek nahi den bakoitzean paretetik atera litekeen zerbait dela sinistuta bizitzea. Ulertarazi nahi die dirua garran-tzitsua dela behar denean eta behar duenak ulertzen duela hori ez duenak baino hobeto. Erakutsi nahi die dirua paretetik aterako bada atzean dagoen bulego horretara eraman beharra dagoela. Beno, hori ere ez zehazki: ez da joaten ama bera hilean behin ematen dioten ordain saria poltsikoan hartuta, gero bulegoko paretatik ateratzeko. Ez literalki, baina hori aurrerago kontatuko die. Filosofia erantsi nahi die: dirua irabaztea kostatu egiten da eta beharrezkoa ez dena behar denerako gorde liteke. Inurria eta txirritarena, akordatzen? Eta hala ohitu ditu hirurak txanponak eltxetxu banatan gordetzen.
u
Iritsi da egun handia. Bakoitza bere eltxetxuarekin han joan dira laurak auzoko bulegora. Ama, satisfetxo, lezio garrantzi-tsua erakutsi dielakoan; umeak, satisfetxoago, bulego majiko hartan beraien bizitza osoko txanponak utzi eta handik aurrera nahi duten guztietan paretetik ateratzeko eskubidea izango dutelakoan. Bulegariak ezpainak okertu ditu sartzen ikusi orduko. Ama hasi da esplikatzen nola seme-alaba bakoitzari kontua ireki nahi dion eta… Bulegariak umeen eskuetara okertu du bista. Amarengana segidan: "Hemen ez dugu dirurik kontatzen" esan die. Kontatzeko etxean nahi badute, biltzeko plastikotxo hauetan eta ekartzeko ondo sailkatuta. Burumakur itzuli dira denak. Ama, eltxetxuak hausteko baimena emateko zorian egon da. Baina ez. Bere eginkizuna da gauzak ondo erakusten saia-tzea. Dirua kontatzea diru kutxetako langileen lana ez den mundu batean bizi arren.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |