
B ADAKIZU gogoko dudala, lanik izan ezean, asteburua baliatzea pelikula, kontzertu edota antzerki obraren bat ikustera joateko...
Joan den asteburuan, hala ere, hemen egon arren, ez nintzen ezer berezia ikustera joan. Larunbatean lagun batzuekin afaltzen egon nintzen. Jatetxean, ondoko mahaian, bikote euskaldun bat eseri zen, euskaraz primeran egiten zuena. Zerbitzari atzerritarrak gazteleraz agurtu zituen, eta eurek berehala ekin zioten euskarazko lezio batzuk emateari. Lezioak ez ziren oso oinarrizkoak, ez pentsa, baina zerbitzari atzerritarrak irribarre etsi batez jarraitu zituen guzti-guztiak.
Handik hamar minutura, ordea, gazteleraz ari ziren, barra-barra, bikote gaztea osatzen zuten bi euskaltzale sutsuak. Sutsuak besteekin, jakina.
Duela hilabete batzuk irakurri nion Fermin Etxegoieni gaur egungo euskararen arazo nagusia ez dagoela euskaldunen eta erdaldunen artean, baizik eta gure baitan bizi diren euskaldunaren eta erdaldunaren artean, eta ni neu ere gero eta konbentziatuago nago horretaz.
Larunbata lasaia izan bazen, are lasaiagoa igandea: etxean geratu nintzen pilota finala ikusten. Badakizu ze tradizioa dagoen gurean pilotaren inguruan. Zure aitonak ere, dagoen lekuan dagoela, ziur zirrikituren batetik ariko zela partidua jarraitzen. Gozamen ederra hartu nuen.
Gauza bakarra ez zitzaidan gustatu: frontoian zegoen hainbat ikusleren jarrera. Gogoratu nin-tzen Martin Ezkurrak duela gutxi esandakoaz:
"Ikusleak asko aldatu dira. Lehen publikoa serioa zen. Pilotari batek eskapadaz lortzen bazuen tantoa, ez zuten txalotzen. Tanto ona bazen bai. Orain pilotari gazteen lagun talde osoak joaten dira frontoira, eta futbolean dagoen giroaren gisako bihurtzen ari da frontoikoa. Pilotariak animatzea ongi dago, baina askotan, laguna animatu, eta beste pilotariari txistu egiten diote sakea egin behar duenean, eta hori ez zait gusta-tzen".
Ez ba, ezta niri ere.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |