|

orio. Orioko Udalak berriz ere Anibarko Portutik Ortzaikara doan oinezkoen bidea konpontzeko eskaera egin dio Estatuko Kostas Zuzendaritzari. Urtarrilean ibilbidea egoera arriskutsuan zegoela adierazi zion zenbait herritarren kexak jaso ondoren. "Lehenbailehen" konpontzeko eskatu zi-tzaion eta orain Udaleko teknikariak beste txosten bat igorri dio Kostas Zuzendaritzari "egurrezko trabesak oinezkoentzat material arriskutsua denez, ahalik eta azkarren, beste material batekin ordezka ditzatela eta aldaketa hori egin bitartean, produktu itsaskorra jartzeko".
"Pasealeku honek denbora gehiegi darama egoera kaskar eta arriskutsuan eta bada garaia Kostasekoek lanak burutzeko bizilagunek ahalik eta azkarren pasealeku atsegin hori lasai erabiltzeko", nabarmendu du Orioko alkate den Jon Redondok. Euria egiten duenean, trabesaz osatutako bidea oso irristakor egoten da eta pertsona bat baino gehiago erori da bertan. Gainera, zonaldeko egurrezko trabesa asko puskaturik, okerturik eta zaharkiturik daudela jakinarazi du Orioko Udalak. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |