Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

santelmoetako haur danborrada gaur izango da

Zumaiako festetan VII. Olagarro zopa lehiaketa izango da, besteak beste

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zumaia. Atzo hasi ziren Zumaiako San Telmo jaien errepikapenak eta gaurkoan ere ekitaldi ugarirekin jarraituko dute bizilagun eta bisitariek, festa giroan. Aurreko asteburuan euriagatik bertan behera geratu zen haur danborrada ere gaur arratsaldean eskainiko dute.

Herri mailako Arrantza lehiaketarekin hasiko da gaurko festa eguna. Talaipetik Paol muturrera bitartean egongo dira partehar-tzaileak 9.00etatik 12.00etara. Bitartean, 11.30etik aurrera, haur jolasak eskainiko dira Ondartxo plazan eta ordu berean, VII. Olagarro zopa lehiaketa izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Ondoren, herriko Beheko Plaza eta Azkoitiko Iraurgi abesbatzen ekitaldia izango da Erribera kalean zehar. Haur festa berriz, 12.30ean eskainiko da.

Arratsaldean jarraituko dute ekitaldiek eta 18.00etan haur danborrada izango da eta, 19.30ean, Toni La Salen Birusak erasoan!!! haurrentzako ikuskizuna. Gauean, Pantxo eta Peiok kantaldia eskainiko dute Aita Marin eta txosnetan aldiz, rock kontzertuak izango dira entzungai ordu berean. >a.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |