|

Azpeitia. Urola bailarako XXXI. Argazki Rallya egingo du bihar Azpeitiko Argazki Elkarteak. Argazki kamera digitala eta memoria txartela dutenek hartu dezakete parte bertan.
Izena 9.00etatik 9.30era bitartean eman beharko da Argazki Elkartearen egoitzan eta bost euro ordaindu behar dira, 16 urtetik beherakoentzako, berriz, doan izango da. Rallya 14.00etan amaituko da eta egoitzan deskargatuko dira txartelak.
Ibilbidea Azpeititik Matxinbentara izango da, eta sei gai jarriko dituzte antolatzaileek. Gaiak zein diren, ordea, irteeran esango dute. Partaide bakoitzak hutsik dagoen memoria txartela eraman beharko du eta kalitate onenean atera beharko ditu argazkiak. Bestalde, partehartzaile guztiei hamaiketakoa banatuko zaie goizean, eta Rallya bukatu ondoren bazkaria antolatu dute.
Lehen bilduma onenari 120 euro eta Azpeitiko eskudela; bigarren bilduma onenari 90 euro eta garaikurra; eta hirugarren onenari 60 euro eta garaikurra emango diete. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |