|

itsasondo. Gaur emango zaio hasiera Itsasondon sortu berri duten auzolan proiektuari, eta hori dela eta, herriko aulki eta farolak lixatu eta margotuko dituzte adin guztietako herritarrek.
Auzolanaren ideia, duela urtebete inguru sortu zen herrian haur-tzaintza zerbitzu bat aurrera eramateko. "Ikusi genuen 7.00etatik 9.00etara haurrentzat haurtzaintza zerbitzu baten beharra zegoela eskolako ordua baino lehen herrian eta horregatik, hasi ginen auzolanean. Orain, Itsasondoko Udala, Gurasoen Elkartea eta Herri Eskola elkarlanean ari gara, beste hainbat ekintza honela aurrera atera-tzeko. Izan ere, herri txikietan ez dugu diru sarrera handirik izaten eta honela hainbat lan burutu ahal ditugu denen artean. Gainera, jakina da duela 30 urte inguru Itsasondoko herrian auzolan asko egiten zela eta bide batez, aspaldiko ohitura hori berreskuratu nahi izan dugu proiektu honekin",azaldu du Emma Martinez Udaleko kultur zinegotziak.
Azken asteazkenetan herritarrak biltzen joan dira, auzolanean egin ahal dituzten ekintzak guztien artean adosteko. Gaur, herriko banku eta farolak lixatu eta margotuko dituzte, baina aurrera begira ere, ibaia garbitu edo Murumendiko bidea txukuntzea ere aurreikusia dute datozen asteetarako, besteak beste.
Hitzordua, beraz, gaur izango da eguraldi ona eginez gero, 9.00etatik aurrera udaletxe azpian eta hamaiketakoa egiteko aukera ere izango da 13.00ak inguruan parte hartzen dutenen bizilagunen artean. Bertara adin guztietako herritarrak guztiak daude gonbidatuak, denek izango baitute zer edo zertan laguntzeko aukera.
"Herritarrak animatu nahi ditugu auzolanean parte hartzera, egin behar diren lanak guztien artean jai giroan egingo ditugulako eta gainera, eguerdi aldera ere hamaiketako bat izango da denentzat", azaldu du Emma Martinezek. >a.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |