|

Andoain. Euskal Herrian Barrena Egitasmoan txertatuta, Larramendi Bazkunak eta Urnietako Iñistorra Euskaltzaleen Elkarteak Bizkaiko jaurerriaren mugetan lelopean apirilaren 12rako prestaturiko irteera monigrafikorako izen emate epea ixtear da eta apuntatzeko interesa dutenek astelehena izango dute azken eguna. Aldi berean, txangoaren egitaraua definitu dute, izena eman aurretik herritarrek gustukoa duten ala ez erabakitzeko.
Txangoa datorren larunbatean egingo dute. Prestatu duten ibilbideari dagokionez, 09.00etan lehen taldea jasoko dute Villabonako Olaederra kiroldegi aurrean eta 09.10ean Andoaingo Leizaur parkeko autobus geltokian jarri dute hitzordua, handik Bizkaia aldera abiatzeko.
Behin Bizkaiako lurretan, 11.00ak aldera Avellanedako Batzar Etxeari bisita egingo diote eta bertan kokatzen den Enkarterrietako Museoa ezagutuko dute.
Handik, Balmasedara bidea hartuko dute 13.00ak inguru Boinas La Encartada lantegi-museoa ikustera. Etxetik bazkaria eraman ez dutenek, bertan otordua egiteko aukera izango dute.
Indarrak berrituta, 16.30ean Balmaseda herriaren bisita gidatua izango dute bertako monumentuen historia ezagutuaz, bi ordu inguru iraungo dituen ibileraren ostean ostera etxera itzultzeko. 20.00ak inguru Andoainen izatea aurreikusi dute.
Izena emateko edo eta informazio gehiago eskuratzeko interesa dutenek 943 696450 telefono zenbakira deitu edo txangoak@topagunea.com helbidera idatzi dezakete. Prezioari dagokionez, garraioa eta bazkariak 40 euro balio ditu. Aldiz, soilik garraioa aukeratzen dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte. >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |