|

zarautz. Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak, aurtengo 50. urteurrena dela eta, iraupeneko ibilaldia antolatu du lehenengo aldiz. Apirilaren 13an egingo da eta dagoeneko zabaldu dute antolatzaileek izena emateko epea.
Euskal Herriko iraupeneko ibilaldien egutegi ofizialaren barruan dago Zarauzkoa eta 45 kilometroko ibilbidea egin beharko dute partehartzaileek. Ekintzak Zarautz inguruko bazter eta paisaia zoragarriak ezagutzeko aukera eskainiko duela nabarmendu dute Pagoetako kideek. Horrez gain, egun berean ibilaldi txiki bat egiteko aukera ere eskainiko dute antolatzaileek, 27 kilometrokoa.
Iraupeneko ibilaldiaren inguruko informazio gehiago nahi duenak www.pagoeta.com web orrian aurkitu dezake eta bertan izena emateko aukera ere eskaintzen da. Nahiago duenak, bi ibilaldiei buruzko xehetasunak emango dituzte Pagoeta Mendizale Elkarteko ordezkariek hilaren 10ean, 20.00tan, elkartearen egoitzan.
Iraupeneko ibilaldia ez da apirilean zehar Pagoetak egingo duen ekintza bakarra. Izan ere, hilaren 19an Euskadiko Boulder Txapelketa ospatuko da eta 20an eskalada jardunaldi herrikoia izango da.
Pagoeta Mendizale Elkarteak hainbat mendi irteerekin gozatzeko aukera eskaintzen jarraituko du apirilean. Honela, aurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere Zarauztik irten eta Arantzazura oinez joateko bi ibilaldi egingo ditu Pagoetak. Lehena hilaren 26an izango da eta bigarrena maiatzaren 10ean. Taldeak egiteko bilera hilaren 7an egingo dute Santa Marinako 2. zenbakiko egoitzan, 21.00etan. Informazio gehiagorako 943 132911 telefono zenbakira deitu daiteke.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |