
Mikel Markez musikaria atzo bere azkeneko lanaren aurkezpenean, Donostian.argazkia: javi colmenero
Donostia.Nola bururatu zitzaizun bilduma hau kaleratzea?
Baditut kantuak disko berri bat egiteko, baina hau ateratzeko urgen- tzia eta behar bat sentitzen nuen, besteren artean, zenbait kanturekin ez nengoelako konforme. Kantu ba- tzuk aspaldi grabatutakoak dira eta beti ari nintzen: hau aldatu izan banu, puntu horretan ahotsarekin hau egin izan banu... Eta aspalditik pentsatzen ari nintzen kantu horiek berregitea. Hori izan da abiapuntua. Eta parez pare zetorrelako data baita ere. Egunkariko oso rekorte zahar bat aurkitu nuen nire lehenbiziko kantaldiaren kronikarekin, urteari begiratu nion eta 1988 zen, aurten hogei urte dira. Ez zela aitzakia txarra pentsatu nuen eta segituan bisualizatu nuen diskoa.
Ez dago krisirik orduan...
Ez dut sorkuntza krisirik sentitu. Zuzeneko emanaldi berri batetik nator, Pako Aristirekin herriz herri ibili gara eta kantu berriak ziren guztiak. Ez dago inongo problemarik, ezta aitzakiarik ere, eta hemendik urtebetera edo, asko jota, bi urtera beste zerbait egingo dut.
Zazpi diskoen ondoren, nola izan da aukeraketa lana? Asko kostatu zaizu?
Zailena izan da. Zenbait kantu kanpoan gelditu dira eta nire ustez ez zuten kanpoan gelditu behar, baina egia da ez nuela ordubete irautea nahi. Ez nuen nahi bilduma bukaezin bat. Alde baketik, badaude niri interesatu zaizkidan kantuak baina, bestetik, badaude jendeak gehien estimatzen dituenak ere. Guk beti jasotzen baitugu zein kantuak gustukoak diren, somatzen da kantuak arrastoa uzten duen.
Horietako bat, dudarik gabe, 'Zure begiek' da.
Kantu hori enblema bat da.
Maitasun zubi bat bezala deskribatu izan duzu.
Bai. Maitasunaren joan-etorri hori, nahia eta ezina... laburtzen du kantuak. Maitasun zubia izan da askotan Euskal Herriko jende gazte askorentzat. Hori esaten dut hala esan didatelako. Egia da jende gehienak Mikel Markez kantu horrekin identifikatzen duela, arrasto handia utzi baitu.
Seguruenik, pasadizo asko sortu izan ditu abesti honek?
Anekdota asko daude. Behin Interneten blog bat aurkitu nuen eta bertan neska batek bere bizitzako soinu banda deskribatzen zuen. Ikusten zen bere bizitzan oso inportantea izan zela kantu hau. Eta horrelako istorio asko ailegatu zaizkit: zure kantuarekin maitemindu nin- tzen, zure kantua mutilari oparitu nion konkistatzeko... Zubi izan da, dudarik gabe, kantu hau.
Hutsune bat bete duzu, modelo izan zara hurroengentzat. Nola sentitzen zara hitz horien aurrean?
Hitz handiak dira. Orain hogei urte rock radikalaren eklosio bat bizi izan zen eta ematen zuen amodioari kantatzea gitarra batekin gazte mugimendutik ateratzea zela. Hamar urte lehenago aritua zen Ruper Ordorika eta bera eta nire artean hutsune bat zegoen. Baina azkenean interpretazio sozialak dira, norberaren ibilbidean badaukate eragina, baina interpretazioak dira. Gero ere etorri dira besteak: Urdangarin... Modelo izan naizen edo ez beraiei galdetu behar zaie. Garai hartan bost edo zortzi euskal disko ateratzen ziren eta normala da modelo izatea, ez zelako gaur egungo barbaridadea, 200 disko ateratzen direla.
Nola ikusten duzu zure burua hogei urte pasa ondoren?
Igual ikusten dut. Gertatzen dena da ispilua diferente dagoela. Egia da kantagintza aldatu dela. Nik orain gauzak beste modu batera ikusten ditut eta lehen beste era batera. Hala ere, diskoan zenbait gauza mantendu ditugu. Zure begiek kantuan garai hartako ahotsa eta gitarra mantendu ditugu, baina Iñaki Salvadorren pianoa edo Juan Carlos Perezek egindako soka laukote bat sartu ditugu, adibidez.
Eta kantuak begi berdinekin ikusten dituzu?
Kantuek forma bat hartzen dute eta forma horrekin nolabait ohitu egiten zara, eta gero ez dago aldatzerik. Mariñelaren bakardadea , seguro aski gaur egun beste modu batera idatziko nuke, gehiago zainduko nuke errima, saiatuko nintzateke gauza zuzenagoak edo poetikoagoak idazten, baina gertatzen da kantua horrela dela eta behin jendartean jarrita oso zaila egiten zait koma bat aldatzea. Kantua bere defekto guztiekin, horrela da.
Teknika aldetik, berriz, aukera asko izan duzue gauzak molda- tzeko.
Bai. Baina kantuen erroa ez dugu ukitu. Egin duguna da pianoa sartu, akonpanaimenduak aldatu. Eta gaur egun teknologiak ematen dituen aukerekin, nola esan, lehen gaizki kantatutakoak, orain ondo kantatuta azaltzen dira ordenagailuaren bitartez.
Publikoa zurekin hazi da? Nola ikusten duzu?
Jende berria sartzen ari da, generazio berriak inkorporatzen dira. Orain Pako Aristirekin emanaldi mordoa egin ditut eta hor ikusi dugu garai hartako jendea, baita jende berria ere. Etortzen dira 19 urteko neska-mutilak, badugu jende heldua eta zenbait kasutan jende zaharra ere bai. Egia da gure kantaldietara ez dela joaten jende konkretu bat.
Inspirazioak ere berriak dira?
Inspirazioak berdinak dira. Alda- tzen dena ikuspuntua eta gauzen aurrean egoteko modua da. Gaztea zarenean berotasun bat daukazu eta orain patxadaz hartzen dira injustiziak, eta gauza onak ere bai. Denak hartzen dira lasaiago.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |