Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ziritik

El lendacari

por Xabier Euzkitze enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

M
ARTXOAREN 9ko hauteskundeak Espainiako hauteskunde orokorrak izan zirela eta autonomikoetan gauzak berriro "bere onera" etorriko direla ziurtatu arren, batzuk urduri samar sumatu ditut inguruan. Lehen aldiz lehendakari ez-abertzale bat izateko "arriskua" hurbilago ikusten dutela begitantzen zait. Ulertzekoa da ogibidea kolokan izan dezakeenaren egonezina, baina ez diezagutela trajedia gisa sal. Nire botorik nekez izango badu ere, ez dut arazorik lehendakari ez-abertzale bat neure lehendakari sentitzeko. Ideologia ez, siglak ere ez, hizkun-tza da harekiko arrakala gaindiezina sor dezakeena. Ezker Abertzaleak aurkezterik balu eta Eusko Alkartasunakbakarrik balihoa lehendakarigai euskaldunak aurkeztuko lituzkete zalantzarik gabe, Aralarrek bezala. Ibarretxek maila ederra lortu du, Jabier Madrazok euskaraz ikasteko ahaleginetan dihardu, Maria San Gilek ere bai. Ez dut Patxi Lopezen berririk, baietz pentsatu nahi dut baina. Ahalegin berezi bat egin dut lehendakari ez-euskaldun bat irudikatzeko. Siglarik ez, lehendakaria irudikatu du, El Lendacari. Zer lehendakari litzateke herritarrekin bertako mintzairan bi hizkuntza ofizialetako batean mintzatzeko gai ez dena? Gure alabatxoarekin ulertzeko gai ez litzateke izango. Errezil, Aramaio edo Ispasterrera joango balitz, hango herritarrak oraindik ongi ikasi ez duten hizkuntza batean mintzatzera behartuko lituzke, elkar ulertzekotan. Californiako Chinon dagoen euskal-etxera bisita ofiziala egingo balu, ezin izango luke Monic Bereterretx etxekanderearekin edo ostatuko bezeroekin elkarrizketarik izan. Euskadi Literatur Sariak banatzera joan beharko balu, euskarazko liburu bat irakurtzeko gai ez den batek zorionduko lituzke irabazleak. "Kalaka" saioan elkarrizketatu nahiko banu, itzulpen simultaneoa beharko genuke. Lehendakariak euskaraz ez baleki…sekula ez litzateke nire lehendakari izango.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |